GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-09-16
Sonia Gonzalez - Idazlea
Entzutegia

Koadernoa mahai gainean zabaldu eta potoan elkar estutzen duten boligrafoetatik bat atera dut begiratu barik. Eta zelakoak diren gauzak... 18/98+ lan taldeak kaiera ekimenerako Euskal Herrian zehar banatu zituen horietako bat etorri zait eskura. Justu-justu, funsgabea eta esperpentikoa den makroauzi horretatik beste makroauzi zoro eta kafkiano batera salto egiteko: «Atxilotze prebentiboen» edo «Susperren paperen» edo «Telefono aurkibide osoaren» makroauzia.

Madrilgo Entzutegi Nazionala berriro ere. Eta auzi horiek bezain ulertezina da izen bera ere: entzutegia. Entzungor egiten duten leku horri «entzutegia», «audiencia», deitzen diote-eta. Entzungor herri honen errealitate, hitz eta erabakiari. Entzungor zentzurik ez daukaten akusazioak euren aurrean ere ageri geratzen direnean. Entzungor tortura salaketei. Entzungor eskubide zapalkuntzaz eurak ere konturatzen direnean.

Madrilgo Entzutegiaren inguruan hainbat gauza esan daiteke: euskaldunon kontra propio eratutako beste tresna errepresibo bat besterik ez dela; gatazka gainditzeko bidean oztopoak eta trabak ipintzen dituela prozesua baldintzatzeko asmoz; geure bizitzetatik desagerraraztea borondate politiko kontua besterik ez dela.

Baina hori guztia badakizue, eta, gainera, beste batzuen esku dago horiek azaltzea, ondo baino hobeto azaltzen duten moduan.

Nik bakarrik esan ahal dizuet, hiru urte eta erdi pasatuta, ezin ditugula gogoak gehiago agoantatu, gogo horiek nahiko erreprimituta daudela honezkero, eta beste guztiak euren herrietara heltzen diren bitartean, unearen zain bizian gaudela Peru eta Unai, entzungor amesgaizto horretatik irtenda, Eskolapetik noiz agertuko.

Hainbeste urte, hainbeste hilabete, hainbeste egun ezinezkoa da berreskuratzea, baina zin egiten dugu datozen guztiak, egun, hilabete eta urteak, doble aprobetxatzen ahaleginduko garela. Konpentsatzearren.

Eta ezin dut amaitu, Iñaki, zutaz ezer esan barik. Zure lagunak eta zu ezagutzeko aukera izan ez dugunak, kalean denok gaude kezkatuta. Azken egunotan ez ezik, urte hauetan guztietan zehar ere etengabean zaitu(zte)gu geure gogo-bihotzetan.

Horixe da gehien izorratzen dituena, tresneria errepresibo, judizial eta polizial guztia martxan ipini arren, guk ez zaituztegula sekula bakarrik uzten, zuek ez duzuela sekula duintasuna galtzen. -

sagarroiak@gmail.com


Sonia Gonzalez - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Raúl Castro reclama la unidad del NOAL y su derecho al desarrollo y a la vida
Euskal Herria
Sectores de EA no se resignan a ir en solitario
Ekonomia
«Vamos a competir de tú a tú con Movistar y Vodafone a partir de 2007»
Kirolak
Arrieta logra la tripleta vasca en su mejor día
Euskal Herria
Familiares y abogados de presos convocan hoy en cinco capitales
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss