GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-16
Presoen auzian neurriak hartzeko deia egin dio Batasunak PSOEri

DONOSTIA

Atzo Iñaki de Juanak 40 egun bete zituen gose-greban, eta Batasunak haren egoera, eta, oro har, euskal preso politi- koen aurkako «politika aniki-latzailea» salatzeko xedez prentsaurrekoa egin zuen Donostian.

Joseba Permach eta Jone Goirizelaia izan ziren hitza hartu zuten mahaikideak, eta zera esan zuten: «Gose-greba honen atzean, eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboak garatzen duen borroka guztia-ren atzean, Estatu espainolak eta frantsesak aurrera eramaten dituzten espetxe politika anikilatzaileak daude, baita horiek sortzen dituzten ondorio larri guztiei aurre egiteko borroka ere».

Batasunaren aburuz, bi estatuek aurrera daramaten espetxe politikak euskal presoak eta haien senideak politikoki zein fisikoki suntsitzeko helburua du.

PSOE, erantzule nagusia

Batasunaren iritziz, une honetan euskal presoek bizi duten egoera larria da, eta, aurrerantzean, presoen auzian gerta daitekeenaren arduradun politikoa PSOEdela nabarmendu zuen. PSOEk, EAJren laguntzarekin batera, dispertsio politika abian jarri zuela gogora ekarri zuen Permachek. Eta Rubalcabaren azken adierazpenak gogora ekarriz, sakabanaketa politikak dakartzan ondorio lazgarriak ezagututa, oraindik ere, ETAk su-etena iragarri zuenetik sei hilabete igarotzear direnean, «espetxe politikari eusteko hautua» egin duela salatu zuen indar independentistak.

Bestetik, Permachek dei zuzena egin nahi izan zion PSOEri: «Orain artean bezala ezin da jarraitu. Dispertsio politika eta euskal presoei eragiten zaien xantaia politika bukatu behar da», nabarmendu zuen bozeramaile independentistak. Euskal Herrian irekitako prozesuari «eskubideen errespetuarekin, eta, era berean, norabide positiboan» erantzun behar zaiola adierazi zuen Joseba Permachek.«Eta orain ez bezala», espetxe politikan eta euskal presoei eragiten zaien atalean ere, PSOEk positiboki erantzun behar duela gaineratu zuen.

Erabaki urgenteak hartzeko deia egin zion Batasunak PSOEri atzoko prentsaurrekoan. Bai Iñaki de Juanaren egoera larriagoa bilaka ez dadin; bai gaixotasun sendaezinak dituzten presoak 92. artikuluaren aplikazioarekin lehenbailehen kalean egon daitezen; baita zigorra beteta kalean egon beharko luketen presoak kalean izan daitezen ere. Finean, euskal presoen eskubideak errespetatzeko erabaki urgenteak har ditzala exijitu zion Batasunak Zapatero buru duen alderdiari.

Bestetik, euskal gizarte osoari euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zuten Batasuneko mahaikideek.



«Podría desencadenar problemas renales»
O.L
DONOSTIA

Según informó en la rueda de prensa la abogada Jone Goirizelaia, son 18 los kilos que ha perdido ya Iñaki De Juana desde que inició la huelga de hambre. Y Goirizelaia recordó que a partir «de los 40 días de huelga de hambre, se inicia un período de mayor riesgo desde un punto de vista médico».

La mahaikide de Batasuna dijo que, según los informes que reciben sus médicos de confianza, De Juana «podría tener el ácido úrico muy alto, lo cual podría desencadenar problemas renales».

Goirizelaia criticó que Instituciones Penitenciarias impida a De Juana tratar con sus médicos de confianza. Además, denunció que existe una resolución judicial merced a la cual llevan al preso al hospital esposado y a toda velocidad sin que le dejen siquiera beber agua.

En este contexto, la Fiscalía de la Audiencia Nacional española ha pedido ya al juzgado que se proceda a aplicar la alimentación forzosa a Iñaki De Juana «en cuanto su estado de salud se agrave, pero sin esperar a que pierda la conciencia». El magistrado ya lo aprobó antes.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Raúl Castro reclama la unidad del NOAL y su derecho al desarrollo y a la vida
Euskal Herria
Sectores de EA no se resignan a ir en solitario
Ekonomia
«Vamos a competir de tú a tú con Movistar y Vodafone a partir de 2007»
Kirolak
Arrieta logra la tripleta vasca en su mejor día
Euskal Herria
Familiares y abogados de presos convocan hoy en cinco capitales
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss