GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-16
Burlatak EH06 Nazio Eztabaida hartuko du datorren hilean
·Ziklo hau aztertu eta aurrera begirako xedeetan adostu nahi dute bertan

Datorren urriaren 28an eta 29an, EH06 Nazio Eztabaida egingo dute Burlatan. 2003tik antolatzen duten ekimenak garrantzi handia duela azaldu zuten atzo Nazio Garapenerako Biltzarreko kideek, ziklo hori aztertu eta datorrenari begirako xedeak hitzartu eta finkatu nahi baitituzte hitzorduan.

DONOSTIA

Donostiako Anoeta hotelean EH06 Nazio Eztabaidaren aurkezpena egin zuten atzo goi- zean, eta Nazio Garapenerako Biltzarreko Jose Mari Arrate, Zaine Rekondo, Tasio Erkizia, Ainhoa Lasaga, Iñaki Soto, Aitor Aranburu, Eneko Compains eta Jagoba Zulueta eta Eneritz Gurrutxaga izan ziren bertan.

Azken bi horiek hitz egin zuten euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren, prentsaren aurrean. Eta bertan adierazi zuten: «Euskal Herria aintzat hartzen dugunok gure nazioaren egoera eztabaidatu, erabakiak hartu eta gauzatu behar ditugu. Finean, Euskal Herriak bere erritmo propioa behar du eta erritmo hori guztion artean herri gisa finkatzea dagokigu».

Nazio gisako premietan adostu eta horiei erantzun bateratua eman nahian sortu zuten Nazio Eztabaida: «Urritik urrirako ziklo politiko bakoitzaren hasieran, Euskal Herriaren egoerari buruzko diagnosi orokorra egin eta aurrera begira ildo nagusiak hitzartzea da xedea».

Indarrak metatu nahian

Jagoba Zuluetak esan bezala, urteroko Nazio Eztabaida urte politikoaren «mugarri» bilakatu nahi dute. Izan ere, herriaren argazki gaurkotua azaleratu eta dauden egiturazko hutsu- neei eta ahuleziei aurre egiteko bultzatu behar diren lehentasunak hitzartzeko eta horiek aurrera eramateko epe, xede eta bitartekoak eztabaidaren ondorioz adostasunez ezarri nahi dituzte. «Ikuspegi partidistak gaindituz, izaera askotarikoa bermatuz, indarrak metatuz eta estrategia partzialak gaindituz herri, nazio estrategia baterako oinarriak jarri behar ditugu», nabarmendu zuen.

Hala, 2003tik egin bezala, Burlatako Kultur Etxean urriaren 28an eta 29an izango da EH06 NazioEztabaida. Aurten ere, ziklo hori aztertzeko eta datorrenari begirako helburuak hitzartu eta finkatzeko ordua iritsi da-eta.

Orain hiru urtetik hona egiten duten ekimen horren bidez, aipatu zutenez, «Euskal Herriaren biziraupena eta garapena bermatzeko ezinbesteko den estrategiaren, herri, nazio estrategiaren lerro nagusiak marrazten arituta», hitzorduak garrantzi handia du.

Abiapuntua: diagnosia

Lehen ekimenean diagnosian adostu ziren; izan ere, herriak bizirik irautea eta hura garatzea «kolokan jartzen duten hutsune estrategikoak aho batez» hitzartu zituzten. Horiei aurre egitea nori zegokion ere finkatu zuten, eta «Euskal Herria aintzat hartzen duten guztien erantzukizuna» dela ondorioztatu. «Herri estrategia adostua jasoko duen lehentasunezko Nazio Plana osatzea» hitzartu zuten. Bigarrenean, iazko eztabaidan, plan hori edukiz betetzen hasteko lehen urratsa egin zuten: «Diagnosian jasotzen genituen hutsune estrategiko horiei aurre egiteko zer egin nahi genuen adostu genuen».

Horiek hala, aipatutako «zer» hori «nola» egin nahi den eztabaidatzeko ordua da orain, eta hori dute aurtengo EH06 Nazio Eztabaidaren xede nagusi. Euskal Herriak «guztien konpromisoa» behar duela esan, eta herri hau aintzat hartzen duen ororentzat izango diren eztabaidetan parte hartzeko beta egongo dela azaldu zuten.

Adostutako diagnosian bildu zituzten ahulezia estrategikoetan izan diren aurrera eta atzerapausoez arituko dira «Euskal Herriko argazki gaurkotuan adosteko asmoz». Bestetik, Nazio Planean, nazio eraikuntzako plana gorpuztu eta herri gisa egingarri bihurtu beharrekoaz eta iaz adostutako ildo eta egitasmoen antolaketaz eta zehaztapenez jardun nahi dute.

Hirugarren atal batean, gainera, atzo esan zuten bi eztabaida berezitu landuko dituztela, EH05 Nazio Eztabaidan adostutakoaren harira: «Lurraren defentsaren» inguruko konpromisoak eta «erasoei herri gisa erantzun beharra».

Eledunek esan zuten: «Euskal Herria aintzat hartzen dugunoi erantzukizunez jokatzea eta Euskal Herriaren aldeko ekarpenak egin eta parte hartzea dagokigu». Bide horretan, hemendik eta urri bitartean eztabaidan parte hartzeko tresna berriak aurkeztuko dituzte.

«Sektorez sektore eta herriz herri egiten dugun lanetik harago egin beharreko ariketa dugu Nazio Eztabaida. Abagune guztien gainetik Euskal Herriak behar duen ariketa eta elkarlana», nabarmendu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Raúl Castro reclama la unidad del NOAL y su derecho al desarrollo y a la vida
Euskal Herria
Sectores de EA no se resignan a ir en solitario
Ekonomia
«Vamos a competir de tú a tú con Movistar y Vodafone a partir de 2007»
Kirolak
Arrieta logra la tripleta vasca en su mejor día
Euskal Herria
Familiares y abogados de presos convocan hoy en cinco capitales
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss