GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-09-16
- San Miguel Liga
Hondarribiak bere indarra erakutsi nahi du bi asteko atsedena eta gero
·Lau estropada puntuagarri falta dira lehiaketa amaitzeko, eta 13 puntuko aldea du

Asier AIESTARAN
DONOSTIA

Iraileko lehen hamabostaldiak urtero eskatzen duen geldialdia eta gero, gaur ekingo diote berriz TKE Ligako hamabi traineruek San Miguel Ligako azken txanpari. Gaur arratsaldeko 17.00etan Laredon izango da hitzordua, eta lehiaketako hamabosgarren proba puntuagarria izango da jokoan: Laredoko XI. Bandera.

Hondarribia izan da orain artean jaun eta jabe erregulartasunaren txapelketan. Ama Guadalupekoak 13 puntuko aldea dauka Castroko La Marinera ontziarekiko, eta, hasiera batean, ez luke arazorik izan behar abantailari eutsi eta datorren urriaren 1ean TKE Koroa bereganatzeko. Sei garaipen lortu dituzte orain artean ­azkena Orion, abuztuaren 26an­, beste inork baino gehiago, eta Kontxatik kanpo gelditu ostean arraun gosez uretaratuko dira gaur Orbañanosenak.

Oso kontrakoa da Castroren egoera. Denboraldi hasieran gorabehera batzuk izan ondoren, sasoi betean iritsi ziren Donostiako zita garrantzitsura, eta erakustaldi galanta eman zuten bertan. Denboraldia egin dute kantabriarrek, eta hemendik aurrera mailari eusten saiatu beharko dute. Ikusteko dago TKE arauetara itzuliz ­arraunlari propioen mugak Castroko tripulazioa baldintzatu egiten du­ Kontxako mailara hurbilduko ote diren Jose Luis Kortaren mutilak.

Oriok eta Pedreñak, berriz, denboraldi amaiera trapuren batekin alaitzea izango dute helburu. Ez batzuk eta ez besteak ez ziren Donostiatik nahi bezain pozik irten, eta uda zapore onarekin amaitu nahiko dute datorren urtera begira.

Sailkapenaren behealdean, azkenik, ez dago zer aipatu gehiegirik. Pasai Donibane eta Laredo aspaldidanik dabiltza jaitsiera kanporaketa prestatzen, eta azken postua ekiditeko lehiak ez du jada garrantzi handiegirik. Norberaren indarrak bestearekin alderatuz non dauden ikustea da axola duena.

Antzeko egoeran daude Mecos eta Zumaia. Hau izango dute denboraldiko azken estropada asteburua, eta zumaiarrek, Kontxan lan ona egin eta gero, harro agurtuko dute urtea.

Laredoko estropada eremuari aipamen eginez, antolatzaileek proba hondartzatik jarraitzeko deia egin diete zaleei, portuan akreditatuko jendeari bakarrik utziko baitie sartzen.

 


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Raúl Castro reclama la unidad del NOAL y su derecho al desarrollo y a la vida
Euskal Herria
Sectores de EA no se resignan a ir en solitario
Ekonomia
«Vamos a competir de tú a tú con Movistar y Vodafone a partir de 2007»
Kirolak
Arrieta logra la tripleta vasca en su mejor día
Euskal Herria
Familiares y abogados de presos convocan hoy en cinco capitales
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss