- Aizkora (Txapeldunen Liga)
Lehen postua dago jokoan Moredako saioan
DONOSTIA
Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligako azkenaurreko jardunaldia jokatuko dute Moredan, Araban, bihar 12.00etatik aurrera. Bertan, Larretxea, Nazabal eta Mindegia neurtuko dira.Proba bat baino gehiago egin beharko dituzte, eta puntuak banatuko dira; gehien batzen dituen aizkolariak eramango du garaipena. Saioak izango duen emozioa sailkapenari begira izango da, urriaren 8an Pobesen jokatuko den finalerako Nazabal, Larretxea, Mindegia eta Arrospide sailkatuta baitaude. Une honetan sailkapen nagusian Larretxea doa lehen postuan, eta hortxe egongo da emozioa, Nazabal ahaleginduko baita lehen postu hori lortzen. Etxarrikoak bi aukera ditu horretarako, gaurkoa eta hurrengo astekoa, eta saiatuko da bietan ahalik eta puntu gehien lortzen postu hori eskuratzeko.
|