GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-20
Etxepare Institutuari buruzko legea eteteko eskatu du Aralarrek

GASTEIZ

Etxepare Euskal Institutua sortzeko lege-proposamena bertan behera utz dezala eskatu dioAralarrek Gasteizko Legebiltzarrari. Institutu horren helburuetako bat euskara sustatzea izanik ere, gaiaren inguruko agiri gehienak gaztelania hutsean igorri zizkioten taldeei. Hori ikusirik, Aralarrek lege-proposamenaren epeak eteteko eskatu zuen, harik eta informazio guztia euskaraz izan arte, euskaraz lan egin nahi duten legebiltzarkideen hizkuntza-eskubideak urratzen baitira. «Muzin egiten zaio ­salatu zuen­ Legebiltzarraren arautegiaren 2. artikuluari, euskara hizkuntza ofizial izendatzen duen horri, eta horrek euskara lan-hizkuntza ere badela du ondorio zuzena».

Legebiltzarraren Mahaiak, berriz, ez du tramitazioa etetea onartu «Jaurlaritzak eskuragarri izan dituen aurrekariak igorri egin dituelako. Mahaiak erabaki du Jaurlaritzari idazki horren berri ematea eta eskatzea ahalegin bat egin dezala bidaltzen dituen agiri eta idazkiak euskaraz ere egon daitezen».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Un debate a medio camino
Ekonomia
żEl mejor momento de la Historia?
Kirolak
«Por encima de todo he pretendido recuperar la tranquilidad necesaria»
Kirolak
Inicio de liguilla con el paso cambiado
Euskal Herria
El proceso marca el último debate sobre Nafarroa de esta legislatura
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss