GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-20
Paddy Rekalde: «Geografia bat baino areago Bilbo sentimendu bat da niretzat»
Ohi duenez, Bilboko mugimendu alternatiboko liburu-denda batean aurkeztu du Paddy Rekaldek azken nobela. «Ragga-ragga dator gaua» du izenburua, eta azal deigarria dakar: idazlea bera agertzen da, ukabilkada bat ematen argazki kameraren objektiboari. Izan ere, boxeolari bat dugu protagonista istorio urbano eta pasional honetan, eta aitaren hiletara Coruñatik Bilbora etorriko da. «Bilbon girotzen da istorioa, eta Bilbo, geografia baino areago, sentimendu bat da niretzat», esan zuen.

BILBO

“Ragga-ragga dator gaua” (Susa) da Paddy Rekalderen (Deustua, 1964) bigarren nobela eta seigarren liburua; izan ere, hainbat ipuin-sorta eta poesia ere argitaratu ditu. Eleberri horrek boxeolari ohi bat du protagonista, aitaren hiletara Coruñatik Bilbora etorria. Ostiral sargori batean gertatzen da dena, irrati libre batek albiste zantarrak ematen dituen bitartean.

«Nobela hau, zer edo zer baldin bada, nik uste dut aspaldiko mendeku baten ukabilkada dela, ragga erritmopean», esan zuen atzoko aurkezpen ekitaldian egileak. Ez da nobela luzea; nahiko irakurterraza da. «Ertaineko nobelak dira nire gustukoenak. Nobela erraldoi horietan erdia sobra dagoela uste dut. Eta pentsaten dut hau gustura irakurtzen den eleberria dela, aspertzen ez duena».

Rekaldek nobela hau pelikula bat izango balitz bezala planteatu du, eta beti gogoan izan ditu bere gustuko bi pelikula: Spike Lee-ren “Do the right thing” eta Mathieu Kassovitz-en “Le haine”. Film horietan bezala, bere liburuan ere istorio osoa egun batean gertatzen da. Eta, flash-back batzuk tartean, mamia in crescendo joaten da, azkenean lehertu arte. Josean Uriarte boxeolari ohia ez da protagonista bakarra. Txirene irrati libreak, musika banda ipintzeaz gain, pisu handia du egungo berriak kontatzen. «Berri horiek istorio nagusiaren mamia bezain beroak eta mingarriak dira, eta horrek guztiak halako koktel bat egiten du, musikak eta Bilboko paisaiek lagunduta, tenperatura sargoritsuaren erdian», esan zuen. Boxeoaren kontua ez da gauza estranbotiko bat, bere ustez. «Boxeoa Bilbok izan duen marka handi bat da. Txikitan aitak eramaten ninduen La Casillara boxeo borrokak ikustera; giro handia sortzen zen. Eta gogoratzen naiz auzoetako jai-egitarauan boxeo saioak sartzen zirela».

«Nire literatura txikia ezagutzen duenak hemen nire mundu horiek ikusiko ditu. Bilbon girotzen da istorioa, eta Bilbo, geografia baino areago, sentimendu bat da niretzat», esan zuen Deustuko egileak.

Paddyren mundu horien barruan, sexuak leku handia du normalean. Honetan, sexua egon badago, baina «askoz gutxiago». Badago, ordea, pasioa, egileak jakinarazi zuenez. «Batzuek oso amaiera erromantikoa ikusiko diote. Nahiko pasionala da liburu hau. Zeren, nire ustez, liburu batek bizia izan behar du», esan zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Un debate a medio camino
Ekonomia
¿El mejor momento de la Historia?
Kirolak
«Por encima de todo he pretendido recuperar la tranquilidad necesaria»
Kirolak
Inicio de liguilla con el paso cambiado
Euskal Herria
El proceso marca el último debate sobre Nafarroa de esta legislatura
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss