GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-20
Hotz Handia plana ez dela abiatuko diote elkarteek
·Pauen, Osasun eta Gizarte Gaietako Zuzendaritzak ez zuen laguntzarik eman

Hotz Handia plana garatzen ari diren elkarteen kolektiboak bilkura izan zuen atzo Pauen Pirinio Atlantikoetako Osasun eta Gizarte Gaietako Zuzendaritzarekin hilabete barru hasi behar duen plana abian jartzeko laguntzak biltzeko. Ez dute laguntzarik jaso eta, hala, aurten Hotz Handia plana ez dela martxan jarriko esan dute.

BAIONA

Etxerik gabeko jendea laguntzen lan egiten duten elkarteen kolektiboaren parte den Accueil Point Jourreko André Diarden ustez, atzoko bilkura alferrikakoa izan zen: «Toki berean gaude». Arazoaren nondik norakoak azaldu zituen: «Osasun eta Gizarte Gaietako Zuzendaritzak esan digu Hotz Handia planarentzat egoitza bat irekitzeko dirua emango digula azaroaren 7a baino lehen egitasmo bat aurkezten badugu. Baina urteak dira esaten diegula ez dugula ahalmenik horrelako egitasmorik aurkezteko lokal egonkorrik ez baitugu».

Gauzak horrela, erakundeen engaiamendua lortzeko egin zuten mehatxua beteko dutela adierazi zuen Diardek: «Gaur egungo egoeran elkarteen kolektiboak ez du Hotz Handia plana garatuko».

Oraindik itxaropenerako ate bat gelditzen da herriko etxeetan. Astelehenean Biarrizko auzapezarekin elkartu ziren eta hurrengo astean Baionakoarekin, Bidartekoarekin eta Angelukoarekin dute hitzordua.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Un debate a medio camino
Ekonomia
¿El mejor momento de la Historia?
Kirolak
«Por encima de todo he pretendido recuperar la tranquilidad necesaria»
Kirolak
Inicio de liguilla con el paso cambiado
Euskal Herria
El proceso marca el último debate sobre Nafarroa de esta legislatura
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss