GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-20
Bil ta Garbik kostako zabortegiaren bila jarraitzen du
·BABko presidenteak hala esan badu ere, Bil ta Garbiko hondakinak ez dituzte Senperen lurperatuko

HIRIBURU

Didier Borotra BABko hiri elkargoko presidenteak joan den asteartean esan zuen Bil ta Garbi sindikatu mistoak kostaldean sortzen dituen hondakinak bost urte barru Bizi Garbia sindikatuak Senperen duen Zaluaga II.a zabortegian lurperatuko dituztela. Horrekin adierazi zuen Bil ta Garbi sindikatuak Ipar Euskal Herriko kostalderako nahi duen hondakinak lurperatzeko zentroa bilatzeari utziko diola. Ipar Euskal Herriko herri gehienen hondakinak kudeatzeaz arduratzen da Bil ta Garbi sindikatua, eta hango presidente Alain Iriartek baieztapen horiek ezeztatu zituen ondoren. Bizi Garbiako presidente Philippe Juzan ere ez da BABko presidentearen hitzekin ados agertu.

Egonkortzea eta lurperatzea

Senpere, Donibane Lohizune, Azkaine, Sara, Ainhoa eta Hendaia herrietako hondakinak ez ezik, Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko bi herrirenak ere kudeatzen ditu Bil ta Garbi sindikatuak, eta Baionako Bachefores errausteko planta itxi zutenetik, zaborren tratamendurako garai berri batean sartuta dago. Garai horretan, hondakinak tratatu ondoren lurperatuko dituzte. Hondakinen egonkortze eta lurperatze zentro bana izango da Ipar Euskal Herriko barneko aldean eta kostaldean.

Zentroen kokapena definitu eta eraikuntzak irauten duen bitartean, kostaldeko hondakinak Girondeko zabortegi batera eramango dituzte, eta barnealdeko zaborrak Bizi Garbiak Senperen duen Zaluaga II.a zentroan lurperatzen ari dira. Baina hitzarmen hori denbora zehatz baterako besterik ez dela argi utzi dute Bil ta Garbiko eta Bizi Garbiako presidenteek.

Bil ta Garbik kostaldean egin behar duen egonkortze zentroa BABren eremuen barnean egongo dela erabaki badute ere, lurperatze zentroa non egingo den oraindik ez dute erabaki. Bilaketa lanek aurrera jarraitzen duten bitartean, Baionako, Angeluko eta Biarrizko hiri elkargoko presidenteak bilaketa horiek egiten jarraitzea ez dela behar adierazi zuen astearen hasieran. Didier Borotraren esanetan, kostaldeko zaborrak egun ezin dira Zaluaga II.a zentrora eraman bolumen gehiegi dutelako, baina behin egonkortze zentroa martxan izango denean, Zaluaga II.era eramatea posible izango dela adierazi zuen.

Barnealdeko bi zentroak Xarrikotapean egitea erabaki du Bil ta Garbik, baina azkenaldian herrian kontrako mugimenduak sortu dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Un debate a medio camino
Ekonomia
¿El mejor momento de la Historia?
Kirolak
«Por encima de todo he pretendido recuperar la tranquilidad necesaria»
Kirolak
Inicio de liguilla con el paso cambiado
Euskal Herria
El proceso marca el último debate sobre Nafarroa de esta legislatura
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss