GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-20
Udalak herriari bizkar emanda erabakiak hartu nahi dituela salatu du Baga Bogak
Baga Bogak ez du begi onez ikusi errauste-planta Zubietan jartzeko aukerari buruz bozeramileen batzordeak azterketa bat egitea erabaki izana. Talde abertzalearen ustez, modu horretan, Udalak «erabakiak iritzi publikoari bizkar emanda» hartu nahi ditu; izan ere, batzordearen bilerak ez dira publikoak. Era berean, Odon Elortza herritarrak nahasi nahian dabilela salatu dute, eta errausketaren alternatiben gaineko eztabaida irekia eskatu.

DONOSTIA

Donostiako alkate Odon Elortza herritarrak nahasi nahian dabilela salatu du Baga Bogak. «Errausketa sistemaren aurka dagoela esaten du, eta errausketaren aurkako mugimenduarekin indarrak batu beharrean, bide okerretik pausoak ematen ari da», salatu du talde abertzaleak.

Herenegun, Donostiako Udaleko bozeramaileen batzarrak, Gipuzkoako Aldundiak proposatu bezala, errauste-planta Zubietan jartzeko aukerari buruz azterketa bat egitea erabaki zuen. Txostenean bi kokaleku aztertuko dira: Zubietako Gaina eta Abalotz.

Baga Bogak errausketaren daitekeen kokalekuaren azterketa bozeramaileen batzordera eramatea erabaki izana kritikatu du, batzordean bilerak publikoak ez direlako. «Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu, Plenoaren Araudi Organikoaren IV. kapituluan jasotzen denez, bozeramaileen batzordeak ezin duela erabakirik hartu», ohartarazi du.

Hala ere, Baga Bogaren ustez, mota horretako erabakiak iritzi publikoari bizkar emanda hartu nahi dituzte, eta horretarako erabiltzen dute, euren iritziz, bozeramaileen batzarra. «Udalak herritarrei udaletxearen ateak itxi zizkien Landarbasoko kokalekua hitzartu zutenean; orain modu ilunagoan egin du. Komunikabideak ere ez dira presente egon hiri hondakinen kuadeaketaren gaineko erabakian, eta gai garrantzitsua da hori», kritikatu dute Baga Bogako kideek.

«Eztabaida eta galdeketa»

Horrek, euren esanetan, argi uzten du Donostiako Udalean dagoen «defizit demokratikoa». Alde horretatik, errausketaren alternatiben gaineko eztabaida irekia egiteko eta edozein erabaki hartu aurretik herriari galdetzeko eskatu zioten.

Beste alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Koldo Azkoitiak atzo adierazi zuen hiri hondakinen arazoari dagokionez, «tunelaren amaieran argia» ikusten hasiak direla.

Azkoitiaren ustez, Udalaren erabakiak hondakinen kudeaketaren arazoaren soluzioa desblokatuko du, haren esanetan, «Gipuzkoako udaletako arazorik garrantzitsu eta larriena» dena.

Azkoitia harago joan zen, eta errauste-planta bultzatzea ez dela «gutizia» bat azaldu zuen. Haren esanetan, «irtenbiderik bideragarri eta ekologikoena da» errausteko plantarena.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Un debate a medio camino
Ekonomia
æEl mejor momento de la Historia?
Kirolak
«Por encima de todo he pretendido recuperar la tranquilidad necesaria»
Kirolak
Inicio de liguilla con el paso cambiado
Euskal Herria
El proceso marca el śltimo debate sobre Nafarroa de esta legislatura
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss