«EAJ, EA eta PP batera berriz ‘apartheid’a ezartzen»
DONOSTIA
Hilabetero bezala, atzo, Donostiako udaletxean, udalbatzen aurretiko batzordeak egin zituzten. Eta, betiko legez, Baga Bogak horietan parte hartzeko eskatu zuen, «hainbat gairen inguruan parte-hartzea ezinbestekotzat» jotzen baitzuen. Baina «EAJk, EAk eta PPk berriro ere ateak itxi» zizkioten. «Hiru alderdi politiko hauek milaka eta milaka donostiarron eskubide zibil eta politikoen aurka bat egin dute. Ezeizabarrena, Arratibel eta Usandizaga ez dira konturatu ilegalizazio eta bazterketa politikoaren garaia gaindituta dagoela bai Donostian baita Euskal Herrian ere!», salatu zuen. PPk eta EAk ez diote erantzun Baga Bogaren eskaerari, eta EAJren erantzunaz zera esan zuen: «Udal taldea, Ezeizabarrena buru dela, zipaioen rola jokatzen ari da». Plataformak, dena den, eskubide zibil eta politikoen alde lanean segituko du.
|