Ibarretxerena, hainbat ebazpen oinarri izango dituen helegitea
DONOSTIA
Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren alde Auzitegi Konstituzionalean aurkeztuko duten babes helegiteak hainbat ebazpen judizial izango ditu ardatz. Horietan, «bake prozesuari mesede egiteko» hainbat ordezkari politikok Batasunarekin bilerak egiteagatik deliturik ez dela antzeman adieraziko dute. Hori azaldu zuen Lakuako Gobernuko Miren Azkarate eledunak. Gainera, gogor salatu zuen EAEko Auzitegi Nagusiak Batasuneko kideekin biltzeagatik Ibarretxeren aurka ustezko «desobedientzia» delitu batengatik abiatu prozeduraren autoa «oinarri gabea eta neurriz kanpokoa» dela.Bake eta normalizazio prozesua martxan jartzeko Batasunarekin ez ezik ETArekin ere «askok» hitz egin dutela aipatu zuen, eta besteren artean, Carod-Rovirak erakunde armatuarekin bilera izan zuela gogoratu zuen.
|