Parisko epaitegiko 14. sekzio berezia deuseztatzeko exijitu du Askatasunak
Azken urteetan Estatu frantsesaren aparteko legeriak izandako bilakaeraren ondorio aipagarrienetakoa Parisko epaitegiko 14. sekzioa sortzea izan dela esan du Askatasunak. Madrilgo Auzitegi Nazionaleko «anaiatzat» duen epaitegi bereziaren «izugarrizko boterea» salatu du eta hura deusezta dezatela exiji- tzeko ekimenak abiatu ditu. «Segurtasunik ezaren aitzakian» ezarritako neurri horien lehen jomuga euskal militanteak direla dio erakunde antierrepresiboak.
BAIONA
Hogei urtetik hona Estatu frantsesak abian jarri dituen tresna errepresiboen azterketa sakona aurkeztu zuen, atzo, Baionan, Askatasunak.Charles Pasqua Barne ministroaren garaitik eguneko Epaitegi bereziaren 14. sekzioraino legeriak izandako bilakaeraren eta gobernuaren politikan egindako urrats kualitatiboen errepasoa egin zuen Unai Errea abokatuak. Sekzio berezia Auzitegi Nazionalarekin parekatu zuen: «Madrilgo A.N.-ren anaia frantsesa da eta, hark bezala, izugarrizko boterea dauka. Terrorismoaren aitzakian, salbuespeneko sistema juridiko-penala ezarri dute eta, egun, beste hainbat egitura ere (DNAT, instrukzio epaileak...) menpe ditu».
Guztia, penaletik
Azken urteetan Perben deituriko bi legeek eta, berrikitan, Sarkozyk bultzatutakoak, gizarte kontrola areagotzeaz gain, prozedura juridikoak ere izugarri gogortu dituztela esan zuen Erreak:«Hala, joan den maiatzaz geroztik, ‘terrorismoko’ afera guztiak ‘krimen’tzat hartzen dituzte, eta prozedura penalari lotzen zaizkio». Urteetan, segurtasunik eza eta islamisten kontrako borroka argudiatuta, gizartea «babesteko» ezarritako legeak, egiaz eta praktikan, euskal herritarren aurka erabiltzen direla ziurtatu zuen Anaiz Funosasek:«Datuek argiki egiaztatzen dute neurri eta lege horien lehen jomuga euskal militanteak izan direla; hurrengoa, berriz, korsikarrak eta ondoren soilik, islamistak». Moldaketa horiek guztiek ondorio ugari izan badute ere, hiru nabarmendu zituen nagusiki: atxilotze denbora lau egunetik seira igaro dela, eta «horrek gehiegikeria eta tratu txarrak izateko aukerak aregotzen ditu»; zigorrak biziki emendatu direla; eta, azkenik, zigorren aplikazioa Epaitegi bereziaren esku jarri dutela. Neurrion helburua argia da Funosaren esanetan:«Preso politikoak bahiturik mantentzea eta euskal prozesuari xantaia politikoa egitea. Finean, mendeku politiko legeztatua da». Estatu frantsesaren jarrera egun Euskal Herrian gatazka politikoa demokratikoki bideratzeko egiten ari den ahaleginaren abagunean sartu zuen Jean-François Lefortek:«Nola liteke Gobernuak gatazkarekin zer ikusia ez duela esatea eta, aldi berean, neurri errepresibo hauek guztiak mantentzea eta, are gehiago, berriak abian jartzea?», galdetu eta «kontraesan nabarmena» dela esan.
Konfrontazioaren apustua
Estatuak «prozesu demokratikotik at geratzea» hautatu duela eta, «elkarrizketa ukatuz, konfrontazioaren alde» egin duela nabarmendu zuen. Halere, errepresioaren kontrako erakundearen ustez, «begi-bistakoa» da, inoiz Gobernu frantsesak ere «zuzenean» esku hartu beharko duela prozesuan: «Osterantzean, gatazkak ez du betiko konponbiderik ukango». Bide horretan, «urteetan sortu duen errepresio tresneria guztia deuseztatu» behar duela esan zuen Lefortek, «lehenik eta behin 14. sekzio berezia». Zio horrekin, Askatasunak hainbat ekimen antolatu ditu eta giza eskubideen alorrean aritzen diren erakundeekin elkarlana bideratuko du epaitegi eta legeria berezi guztiak desager daitezen.
Consecuencia directa: juicios de excepción
M.A. BAIONA Askatasuna informó ayer de los juicios que en los próximos meses van a celebrarse contra ciudadanos vascos en el Estado francés, juicios que calificó de «consecuencia directa» de la actuación de la 14ª Sección del Tribunal parisino. Entre los mismos, destacó el que tendrá lugar del 17 al 30 de noviembre en la «Cour d’Assises» (Tribunal Penal) contra trece procesados y en el que «aunque no pueda ya hacerlo físicamente, Oihane Errazkin estará muy presente» porque estaba procesada en el mismo sumario. Le Vert, responsable Lefort recordó las circunstancias de la muerte en prisión de la militante vasca y responsabilizó directamente a la justicia francesa y, más en concreto, a la juez Laurence Le Vert de su desaparición «ya que siendo conocedora de la fragilidad de su estado, denegó el permiso de visita a su compañero». Otros siete procesados que en un principio estaban incluidos en el mismo sumario, fueron ya juzgados por el Tribunal correccional en junio pasado. A principios de diciembre, seis ciudadanos más deberán comparecer ante el Tribunal Correccional, entre ellos, los abogados Unai Errea e Itziar Larraz. Según Askatasuna, «este juicio es un nuevo intento de criminalización de la labor de los abogados y constituye una vulneración del derecho a la defensa de los presos políticos vascos». Por otro lado, el 7 de enero del próximo año, el tribunal de Créteil juzgará a Patxi Abad. El preso político está acusado de «amenazas» al director de la cárcel de Gradignan porque le envió, en nombre de todos los presos vascos encarcelados en Fresnes, una carta de denuncia por las condiciones de detención en las que mantenía a la presa vasca Marixol Iparragirre cuando ésta se encontraba en huelga de hambre y de sed. Aparteko legeria indargabetzeko, mobilizatzea
«premiazkoa»
Euskal herritar askok aparteko neurri horien ondorioak pairatzen dituztela gogoratu eta mobilizatzeko premia nabarmendu zuen Askatasunak. Alde horretatik, 14. sekzioa eta gainerako neurriak indargabe ditzatela exijitzeko, manifestazioa izango da Donibane Lohizunen heldu den azaroaren 11n, 17.00etan. Zigorrak aplikatzeko Epaitegiaren «azken bidegabekeria» Filipe Bidarten askatasun eskaera ukatzea izan dela gaineratu zuten errepresioaren kontrako erakundeko kideek, eta bihar, urriak 21, arratsaldeko bostetan Baionako herriko etxearen aitzinean manifestatzera deitu zuten horiek. Batasunak, ABk eta EA alderdiak ere bat egin dute Filipe Aska! batzordearen deiarekin.-
|