GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-20
Barakaldoko Renfeko geltokiari eginiko erasoa aldarrikatu dute

BARAKALDO

Joan den astean Barakaldon Renfeko geltokiaren aurka egindako sabotajea «Clemente Ruizen, Andeka Juradoren eta Roberto Vecinoren atxiloketa eta espetxeratzea» salatzeko egin zela adierazi zuen GARAra deitu zuen ezezagun batek.

EAJren jarrera salatu zuen, «haiek izan baitziren 2002an hirurak atxilotu, torturatu eta Madrilera eraman zituztenak». PSOE alderdiaren aurka ere jo zuen, «Auzitegi Nazionala gazteon aurka jotzeko eta prozesua baldintzatzeko erabiltzen baitute». Gainerako alderdien «hipokrisia» ere salatu zuen, «ez ikusiarena» egiteagatik atxiloketen aurrean.

Urriaren 5ean Villabonan hainbat edukiontzi erre zituzten eta kutxazain bati eraso zioten. «Preso politikoen aurkako erasoak» salatzeko egin zutela esan zuen deitzaile ezezagunak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Un debate a medio camino
Ekonomia
¿El mejor momento de la Historia?
Kirolak
«Por encima de todo he pretendido recuperar la tranquilidad necesaria»
Kirolak
Inicio de liguilla con el paso cambiado
Euskal Herria
El proceso marca el último debate sobre Nafarroa de esta legislatura
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss