GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-20
Independentziaren aldeko oihuak kontsuletxe frantsesean
·Elkarretaratzea egin zuen atzo Segik Bilbon, Estatu frantsesaren «zapalkutza eta inposizioa» salatzeko

BILBO

Segik deitu duen Gazte Egun Nazionala Senperen ospatzear dagoenean, gazte erakundea Bilboko kontsuletxe frantsesaren aurrean elkarretaratu zen.

Berrogei gazte inguruk hartu zuten parte «Euskal Herrian aske ikasi, lan eta biziz... independentzia» lelopean, Estatu frantsesak euskal gazteengan eragiten duen «zapalkuntza integrala eta inposizioa» salatzeko egin zen elkarretaratzean. 19.00etan hasi eta ordu erdi pasatxo iraun zuen kontzentrazioan, Estatu frantsesak gatazka politikoan duen parte-hartzea salatu zuten, baita independentziaren aldeko oihuak egin ere.

Bihar, Gazte Eguna Senperen

Gazte Eguneko lelo bera erabili zuten elkarretaratzean, Segik esandakoaren arabera, «Estatu frantsesak etxebizitza eskubidea ukatu, lan baldintza prekarioetatera kondenatu, unibertsitateko ikasketak egiteko Euskal Herritik ateratzera behartu eta euskara ukatzen duelako eta gazteei egiten dien eskaintza bakarra errepresioa delako».

Zintzur-bustitzearekin emango diote hasiera, 12.00etan, biharko Gazte Egunari, eta segidan bertso-bazkaria, gazte olinpiadak, manifestazioa 19.00-etan, kontzertuak ­Kauta, Kuraia, Etsaiak eta Zipotzero­ eta ekitaldi politikoa izango dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Un debate a medio camino
Ekonomia
¿El mejor momento de la Historia?
Kirolak
«Por encima de todo he pretendido recuperar la tranquilidad necesaria»
Kirolak
Inicio de liguilla con el paso cambiado
Euskal Herria
El proceso marca el último debate sobre Nafarroa de esta legislatura
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss