Avironek gutxien jokatzen dutenei emango die aukera
DONOSTIA
Gutxien jokatzen duten jokalariek izango dute aukera gaur Galesen, han hasiko baitu Avironek European Challenge lehiaketa. 19.30ean, Newport taldearen zelaian jokatu beharko du.Lapurdiko taldeak une honetan burua Ligan dauka jarrita, hori aurrera ateratzeko nahiko komeriak bai baititu. Sailkapeneko azkeneko postuan dago Baionako taldea, eta oraiongoz, behintzat, Europan gutxien jokatzen dutenek izango dute aukera. Horiek hala, ustezko onenek atseden hartu ahal izango dute; eta minuturik gutxien izan duten jokalariek, berriz, jokatzeko parada izango dute. Ligan ere, behar direnerako prest egongo dira. Beraz, ezin esan Avironek lehiaketa horri ere uko egingo diola. Horrelako partidak aprobetxatu behar dituzte normalean aritzen ez direnek, eta duten guztia emango dute. Newport ere ez da batere denboraldi ona egiten ari aurten, baina talde ona du. Etxean jokatuko dute jokalariek; zaleen babesa izango dute, eta horrek partida irabazteko faborito bihurtzen ditu.
|