GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-10-20
- Lau eta Erdikoa
Baten sakeak eta bestearen haserreak, denen ahotan
·Irujo eta Berasaluze IX.a Bergaran izan ziren atzo pilotak bereizten

Unai ARTETXE
DONOSTIA

Aspen gustura daude beren pilotariak betetzen ari diren Lau eta Erdiko hasierarekin. Ez da gutxiagorako, orain arte jokatutako zortzi neurketetatik seitan gailendu baitira. Hori gutxi balitz, finalerdietako ligaxkan pilotari bat ziurtatuta dute, C multzoan lehian dauden hiruak Eibarko enpresako ordezkariak dira-eta. Hoietako bi, Juan Martinez de Irujo eta Asier Berasaluze Bergaran egon ziren atzo, igandean jokatuko duten final-hamaseirenetako partidarako materiala bereizten.

Pozik zeuden biak. Buruz Buruko txapelduna, min hartuta dagoen arren lehen kanporaketari aurre egin diolako, eta bigarrena, aldiz, lehen mailako pilotariekin aurreneko lehiaketa izateko dagoeneko bere lana bete duelako. Hala ere, ez bata eta ez bestea ere ez dira orain arte egindakoarekin konformatzen, eta txapelketan lehian jarraitu nahi dute.

Asier Berasaluze gazteak Irujoren aurka jokatzea ametsa dela azaldu zuen: «Profesional bezala debuta egin nuenetik urtebete eta hilabete bi pasa dira, eta Irujoren aurka jokatzea sari bat da. Antiguan aritzen nintzenean profesionaletan debutatuko ote nuen galdetzen nion nere buruari, eta orain Irujoren aurka jokatuko dut...».

Dena dela, hogeita bira iristeko borrokatuko du Berrizko aurrelariak. «Erritmo handiko partida izango da eta ez dut uste luzea izango denik. Juanek Tolosan izandako haserraldirik ez izatea espertu dut», adierazi zuen barrez.

Buruz Buruko txapelduna ere umore onez zegoen. «Nahiago dut Berasaluzek nola ateratzen duen ez ikusi... Sakeei edonola erantzun beharko diet. Hori bai, ni hogeita bira iristen banaiz berdin dit berak hamasei sake egiten baditu», esan zuen.

Biek antzeko pilotak bereizi zituzten. Iberokoarenak 104,5 eta 104,6 gramoko pisua eman zuten, eta Berrizkoarenak, ostera 103,9 eta 104,5 gramo.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Un debate a medio camino
Ekonomia
¿El mejor momento de la Historia?
Kirolak
«Por encima de todo he pretendido recuperar la tranquilidad necesaria»
Kirolak
Inicio de liguilla con el paso cambiado
Euskal Herria
El proceso marca el último debate sobre Nafarroa de esta legislatura
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss