GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-06
Aralar: «Akordio politiko baten truke nahi du Batasunak legeztatzea»

BILBO

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak atzo RNEn egindako adierazpenetan ziurtatu zuen Bata- suna «berriz legezkoa» izateko, gainerako alderdiek eman behar dituzten pausoei jarraitu beharrean, «akordio politiko baten fruitua izaten» saiatzen ari dela.

Hala, «legeztatzearen» truke alderdien mahaia osatzeko ustezko aurreakordio bat aipatu zuen Zabaletak, eta hori alderdi abertzalerako «garaipen politiko bat» izango dela esan zuen. «Batasunak egun guztiz legezkoak diren hainbat alderdi kontrolatzen ditu, eta horien izenak erabiliz jardun ahalko luke; besteren artean, EHAKren, ANVren eta hain ezagunak ez izan arren erregistratuak dauden beste batzuen izenean», azaldu zuen Aralarreko buruak.

ETAren azken “Zutabe” aldizkarian esaten dena beste «akats bat» dela ziurtatu ostean, Batasuneko militanteei zuzendu zitzaien Zabaleta.«Batasunan politika egin nahi dutenek, eta egon badaude, legeztatzea ETAk egindako negoziazio baten bidez lortu nahi al dute?», galdetu zuen.

Horri ondokoa gaineratu zion: «Prozesua neurri demokratikoetan izateko argi ezberdindu behar dira baketzea, hau da armak uztea, eta izaera politikoa duten gainerako gauza guztiak: preso eta biktimen ardura, besteren artean».

Errekurtsoa, SAren auzian

Bestalde, bihar aztertuko du Auzitegi Gorenak Manos Limpias taldeak Juan Mari Atutxa absolbitzearen kontra aurkeztutako errekurtsoa. Gasteizko Legebiltzarreko presidente ohiari, Gor- ka Knorr legebiltzarkide ohiari (EA) eta Kontxi Bilbao legebiltzarkideari (EB) Sozialista Abertzaleak ez desegiteagatik «desobedientzia» delitua leporatu zieten, baina auzia aztertu ostean, absolbitzea erabaki zuen EAEko Auzitegi Nagusiak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Tenía fuerza suficiente para decirles que habían sido mis torturadores»
Mundua
Los tribunales creados por EEUU condenan a Saddam Hussein a morir en la horca
Kirolak
El Sánchez Pizjuán dejó de ser amuleto
Kirolak
Se sigue resistiendo la primera victoria del Athletic en San Mamés
Kirolak
«La Real va a jugar a fútbol aunque cueste 24 horas de trabajo al día»
Mundua
PSC, ERC e ICV alcanzan un acuerdo para formar un nuevo gobierno tripartito
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss