GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-06
Muguruzaren Jamaikako lagunak Euskal Herrian dira
Kingstondik Bilbora egin zuten hegaldia Londrestik barrena, eta larunbat ilunabarrean iritsi ziren. Oiartzungo Gurutzen hartu zuten ostatu, eta Pagoan hasiko dira gaur BECen larunbatean egingo duten emanaldia prestatzen. Ez dute Euskal Herriaz gozatzeko asti handiegirik izan, baina larunbat gauean Donostian itsasoa ikusi eta kantuan hasi omen zen Lisa

DONOSTIA

Bost egun falta dira Barakaldoko BECen 18/98 sumarioan auzipetuak daudenen aldeko emanaldia egiteko, eta protagonista nagusiak Euskal Herrian daude. “Euskal Herria Jamaika Clash” diskoan parte hartutakoak dira guztiak.Victor Navarrete kubatar baxulariak eta beste lau jamaikarrek jo eta kantatuko dute Fermin Muguruzaren taldearekin batean: ‘Bubbler’ teklista, Lisa Dainjah eta Masta Blasta abeslariak eta Ska izeneko roadie bat. «Bubbler teklistak ezagutzen zuen Euskal Herria, Donostian jota zegoelako, baina beste guztientzat lehendabiziko aldia da. Oiartzungo Gurutzen hartu dute ostatu egunero Pagoan zortzi bat orduko entsaioak egingo ditugulako, hain zuzen ere, Joxean Arbelaitzek aretoa utzi baitigu horretarako», kontatu zigun Apaolazak, taldeko managerrak.

Gaur hasi eta ostirala arte lanean arituko dira, beraz, goiz eta arratsalde Euskal Herria Jamaika Clasheko kideak. «Guk jarri dugu egitarau gogor hori. Bakoitza bere aldetik izugarri musikari onak izanik ere, talde batera egokitzeko denbora behar izaten dute. Banda on batek behar duen konplizitatea orduen poderioz sortzen da», jarraitu zuen Apaolazak.

Ez dute, beraz, turismoa egiteko asti handirik izango. «Ez dira etorri turismoa egitera, baina hemengo gizartea ezagutzeko gogo handia dute eta aukerak emango dizkiegu, noski. Hoteletik kanpo, adiskideen etxeetan lo egiteko aukerak ere jarri dizkiegu», erantsi zuen. Atzo bertan, bazkaritan, 18/98 sumariokoekin, Fermin Muguruzaren taldearekin eta familiakoekin bazkaldu zuten Groseko Marruma tabernan, eta auzoko jendea eta euskal musikari zenbait joan zen bertara. «Ongi dakite dagoeneko BECekoa ez dela jaialdi arrunt bat izango. Sentiberatasun handiko jendea da eta Jamaikan Ferminek emandako ikasgaiei esker euskaraz ere badakizkite hitz batzuk. Oso jende jatorra da. Txoratuta daude paisaiarekin. Atzo gauean Lisa abesten eta dantzan hasi zen», adierazi zuen Apaolazak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Tenía fuerza suficiente para decirles que habían sido mis torturadores»
Mundua
Los tribunales creados por EEUU condenan a Saddam Hussein a morir en la horca
Kirolak
El Sánchez Pizjuán dejó de ser amuleto
Kirolak
Se sigue resistiendo la primera victoria del Athletic en San Mamés
Kirolak
«La Real va a jugar a fútbol aunque cueste 24 horas de trabajo al día»
Mundua
PSC, ERC e ICV alcanzan un acuerdo para formar un nuevo gobierno tripartito
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss