Oihane Enbeita izan zen onena Aulestin
·Osatu da, honenbestez, finalaurrekoetan parte hartuko duten bertsolarien zerrenda
BILBO
Oihane Enbeitak irabazi zuen atzo arratsaldean Aulestiko pilotalekuan jokatu zen Bizkaiko azken kanporaketa 398 puntu aterata. Ibon Ajuria geratu zen bigarren 382 punturekin, eta Juanjo Respaldiza hirugarren, 380rekin. Matxalen Zabaljauregi (367), Lander Gabixola (344,5) eta Ander Oleaga (339) izan ziren saioan kantatu zuten beste hirurak. Horrenbestez, osaturik geratu da finalaurrekoetara pasatuko diren bertsolarien zerrenda. Iazko finalistak izango dira lehenik eta behin zerrenda horretan:Arkaitz Estiballes, Sabier Paia, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue eta Igor Muniategi. Aurtengo kanporaketetako irabazleak ondoren: Gorka Ostolaza, Iñaki Iturrioz, Oihana Bartra, Gorka Lazkano eta Oihane Enbeita, eta puntuen arabera beste zapi bertsolari sartuko dira lehia horretan:Miren Ibarluzea, Joseba Artza, Joseba Gojenola, Beñat Ugartetxea, Onintza Enbeita, Ibon Ajuria esa Juanjo Respaldiza. Aulestiko frontoia bete egin zen. 450 sarrera saldu ziren, eta saioak ere lagundu egin zuen giroa berotzen, bizi-bizi joan baitzen. Astebeteko atsedenaldiaren ondoren, hilaren 19an izango da lehen finalaurrea Gernikan, eta beste bi saioren buruan erabakiko da abenduaren 16an Euskaldunan nork kantatuko duen.
|