GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-11-06
Ixabel Etxeberria - Irakaslea
Koldar

Ordezkaritza zabala bildu zen Europako Parlamentuan, Euskal Herria aipatu zen egunean. Abertzaleak ziren gehienbat bildu, gaiak abertzaleak baititu azkarki hunkitzen. Debatea oso interesgarria omen, telebistatik entzunik, politikarien arteko hitzak ez ziren batere hunkigarriak izan, gaiak hain sakonki kilikatzen gaituelarik.

Ipar Euskal Herriko ordezkaritza ere han zegoen, Parlamentuan berean gure aldeko parlamentari guti baldin bada ere, horien jokatzeko manerak interesatzen zigun, eta bereziki hainbestetan aipatu dugun Lamassoure eurodiputatuaren iritzia. Izan ere, honenbestetan azaldu nahi izan duenez euskararen babesak axolatzen duela, Toubon-Lamassoure legea bultzatu zuelarik frantsesaren ofizialtasun bakarra Estatu guzian inposatuz, ez zuela inondik ere euskararen bazterketa bilatu erraten entzun baitiogu, eta, aukera zuen Euskal Herriarekin duen atxikimenduaren erakusteko. Askotan Hegoaldeko politikariekin elkartua, Ipar eta Hegoaldekoen arteko harremanak indartu behar direla erraten aritu da. Aukera genuen politikariaren zinezkotasunaren frogatzeko. Segur naiz Parlamentuaren barne horretan zer bozkatu duen asmatu duzuela. Mozioaren aurka bozkatu du! Ez naizela harritu behar? Politikariak nazkagarriak direla? Arrazoi duzue, ez baita besterik atera horrelako ekintza batetik. Euskal Herritik joandakoekin mintzatzen ibili da, euskararen bazterketaren zama darama bizkarrean eta berriz ere herri honen aurka egin daitezkeen urrats nazkagarrietan jarraitzen du.

Baina moderazioaren garaia denez eta adostasunaren bidetik joan behar dela-eta, Lamassourek asteburu honetan argitaratu duen artikulua irakurri dut, bertan azalpen zintzo batzuk aurkituko nituela. Inuzentea ni. Ez du bere boza aipatzen ere, ez du mozioaren aurka jarri dela erraten ere. Koldar hutsa. Irainak ez du deus ekartzen noski, baina zer egin gure hautetsiak horiek direla ikustean, ez direla inongo urratsen egiteko gai, aukera guztiak baztertzen dituztela? Alderdiaren diziplina da nagusitzen, Lamassoureren diziplina PPrena da, UMPrena PPrena da. Estrategiarik ba al da Ipar Euskal Herrian UMPren nagusitasunaren suntsitzeko? Hemen hautetsi aulkiaren atxikitzeko Parisko bulegoetan manatzen dena egin behar da!

Ondoko urtea hauteskunde urtea izanen da hemen ere; gertakari horiek guztiak gogoratu beharko ditugu. Hautetsiek ez dituztela soilik eraikitze baimenak banatzen, herri osoen etorkizuna erabakitzen dutela oroitarazi beharko zaie hautesleei. Izan ere, politikaz hain aldenduta agertzen direnei, boterean direnekin harreman onak nahi di-tuztenei beharko zaie gogoratu interes kolektiboak ez baditugu zaintzen, pribatuak ere errazki suntsi ditzaketela. -


Ixabel Etxeberria - Irakaslea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Tenía fuerza suficiente para decirles que habían sido mis torturadores»
Mundua
Los tribunales creados por EEUU condenan a Saddam Hussein a morir en la horca
Kirolak
El Sánchez Pizjuán dejó de ser amuleto
Kirolak
Se sigue resistiendo la primera victoria del Athletic en San Mamés
Kirolak
«La Real va a jugar a fútbol aunque cueste 24 horas de trabajo al día»
Mundua
PSC, ERC e ICV alcanzan un acuerdo para formar un nuevo gobierno tripartito
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss