GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-11-06
PNV-EA lotsagarri

Egoera politikoa «esperantzagarria» den honetan, bizi dugun prozesuaren benetako egoera agerian gelditu da berriz ere. Urriaren 23an Zarauzko Musika Plaza okupatu zuten guardia zibilek. Arrano elkartera sartu, zazpi orduz barruan egon, toki askotan lekukorik gabe, eta bukaeran aktaren kopiarik elkarteko arduradunetako inori eman gabe, kaputxadun poliziek kutxa batzuetan zenbait gauza lapurtu zituzten.

Hau guztia gertatzen zen bitartean, herriko plaza nagusia armatuz hartua zegoen bitartean, Zarauzko alkatea ez zen momentu batean ere egoeraz informatzera ere azaldu. Ez da berria. Ezker abertzalea kolpatua den guztietan bere ausentzia nabarmena izan da.

Baina Maite Etxanizen eta udal bozeramaileen ixiltasuna apurtu da. Bat-batean, Guardia Zibilaren informe batzuei sinesgarritasun osoa eman eta noski, ezker abertzalea kriminalizatzeari ekin diote. Plaza armaz bete zutenei, hamarkadetan Euskal Herriko kaleetan izua eragin dutenei, torturatzaileei, GAL babestu eta indartu zutenei, euskalduna den edozeren aurka gorroto biziz ekiten diotenei, euskal herritarron gehiengoak urruti ikusi nahi ditugunoi egiten die kasu Zarauzko Udal Gobernuak. Lotsagarria benetan. Eta gutxi balitz bezala, herritarrak mobilizatuz eta hainbat komunikabidetan birritan azalduz.

Eta, gainera, ikasgaiak emanez datozkigu. Ia lau urtez herritarren nahiari jaramonik egin gabe, zinegotzi postuak lapurtu eta inpunitate osoz alderdien lege faxista onartu, aplikatu eta bultzatu duten hauek Ezker Abertzaleari eskari berriak eginez azaldu zaizkigu. Be- raien miseriak ezkutatzeko asmoz dabiltza orain ere, eskualdeko beste herrikoetara bere polizia bidali zuten berberak.

Nik ez dut zalantzarik Ezker Abertzalea ahal duen guztia egiten ari dela prozesua azkenera arte eramateko. Baina horrela oso zaila da. Etengabe PSOE prozesua trabatu nahian dabil errepresioa erabiliz eta orain, bidelagun ederrak topatu ditu.

Historia errepasatuz gero, askotan ikusi ditugu PNV-EA espainiar legeria ezbairik gabe betetzen euskal herritarren nahiaren aurka. Eta aste honetan Espainiako indar okupatzaileen bertsioa indartu dute. Zein helbururekin? Toxikazioa erabiliz prozesua blokeatuta egotearen errua Ezker Abertzaleari egotzi nahi diote, agian beraien interesen arabera etsaia etxean dutela pentsatzen dutelako. Alderdi interesak beti garrantzitsuagoak izan dira beraientzat. Baina historiak bakoitza bere lekuan jarriko du, ez dut zalantzarik, eta egun hori gero eta gertuago dago.

Mikel Etxeberria - Zarautz


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Tenía fuerza suficiente para decirles que habían sido mis torturadores»
Mundua
Los tribunales creados por EEUU condenan a Saddam Hussein a morir en la horca
Kirolak
El Sánchez Pizjuán dejó de ser amuleto
Kirolak
Se sigue resistiendo la primera victoria del Athletic en San Mamés
Kirolak
«La Real va a jugar a fútbol aunque cueste 24 horas de trabajo al día»
Mundua
PSC, ERC e ICV alcanzan un acuerdo para formar un nuevo gobierno tripartito
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss