GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-11-06
Mikel Aramendi
«Midterm»

Capone-ren zergen pasadizoa gaurkotuz eta, agian, lerro okerren bitartez zuzentasuna bideratzen omen duenaren eskua ere ibil daitekeela pentsatzeko aukera emanez, azkenean, euren arteko hipokritenen zakiletik urkaturik amai dezakete Irakekoa bezalako izugarrikeriak ezker-eskuin erein dituzten alprojek.

Bihar egingo dira Estatu Batuetan «Midterm» hauteskundeak; hau da, lehendakariaren agintealdiaren erdi-erdian egin behar izaten den Ganbaren berrikuntza, osoa Kongresuari dagokionez, eta heren batekoa Senatuaren kasuan. Hiru dozena gobernadoretza erabakitzeaz gain. Eta inkestek aurreratzen dutena gutxi gorabehera betetzen bada, errepublikarrek, aspaldiko partez, Kongresuaren kontrola galdu egingo dute, eta Senatuarena galtzeko zorian egon daitezke. Hala balitz, Bushi bere bigarren agintealdiko azken bi urteak latzak eta luzeegiak egingo litzaizkiokeela esaten dute denek. Hala bedi.

Irrigarriena, haatik, zergatia izan daiteke. Esan gabe doa Irakeko anabasa izan dela kanpaina girotu duen ardatza, beste edozein gai baino argiago. Demokratek, noski, ez dute inolako balentriarik proposatu beraien artean ere ar- gitzear duten erretiradaren inguruan; baina Inperioaren metropoliko jendearen asperdura gehiegizkoa da jada, eta hautagaiek badakite norantz zabaldu behar duten oihala. Eta hala egin dute ia denek.

Horrexegatik, erabakigarria izan daiteke zakilen kontua. Mark Foley kasuarekin hasi zen kanpaina: pederastiaren kontrako legeak gogortzen nabarmendutako Kongresuko kide errepublikarra bere inguruan suertatzen ziren mutikoen asaldatzaile ezaguna zela argitaratu izanak benetan kalte egin zien haren taldekideen aukerei, hipokrisiaren konplizitatea norainokoa zen erakusten zuelako. Kanpainaren azken egunotan Ted Haggard Eliza Ebanjeliko fundamentalista ultraeskuindarrenen Elkargoaren buruzagia gizaseme batekin ordainpeko sexu- harremanetan ibilia eta, agian, legez kanpoko drogen kontsumitzailea dela argitaratu izana errepublikarren itxaropenen akabera izan daiteke. Cesar Vidalen adiskide kuttunaren milioika jarraitzaileak (30 milioi direla Estatu Batuetan esaten dute) ez dira, seguruenik, bereziki adoretsu aurkituko botoa ematerakoan.

Irrigarria, bai, baina egia hutsa: odola isurtzea baino garestiago ordain dezakete errepublikarrek zakil-hazia isurtzea. -


Mikel Aramendi - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Tenía fuerza suficiente para decirles que habían sido mis torturadores»
Mundua
Los tribunales creados por EEUU condenan a Saddam Hussein a morir en la horca
Kirolak
El Sánchez Pizjuán dejó de ser amuleto
Kirolak
Se sigue resistiendo la primera victoria del Athletic en San Mamés
Kirolak
«La Real va a jugar a fútbol aunque cueste 24 horas de trabajo al día»
Mundua
PSC, ERC e ICV alcanzan un acuerdo para formar un nuevo gobierno tripartito
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss