GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-06
Bizkaiko jardunaldietan 400 kilo ziza banatu dituzte

GADAKAO

Atzo eman zieten galdakoztarrek amaiera bertako Santa Cruz peña mikologikoak urtero antolatzen dituen Bizkaiko ziza-izti jardunaldiei. Aurten, 39. edizioa bete dute jardunaldi horiek.

Larunbatean ziza eta onddo bila Gorbeiara eginiko irteeraren ondoren, lehiaketetako irabazleen izenak eman zituzten atzo: 32. lehiaketa gastronomikoan, non 18 parte-hartzaile izan ziren, Barrengorri elkarteko Borja Gonzalez de Bilbaok lortu zuen punturik gehien, eta kondimentazio askeko lehiaketako garaile Olabarrieta elkarteko Kepa Gerrikagoitia izan zen. Eskola arteko lehiaketan, azkenik, zortzi taldek hartu zuten parte, eta bakoitzak 300 edo 350 ziza barietate aurkeztu zituen. Azkenean, Muskaria taldea gailendu zen.

Antolatzaileen arabera, egun osoan 7.000 lagun inguru bertaratu zen jardunaldietara, eta 400 kilo ziza banatu zituzten. Beren esanetan, eguraldi onak eta onddoen gainean sortutako interesak animatu zuten hainbeste jende joatera.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Tenía fuerza suficiente para decirles que habían sido mis torturadores»
Mundua
Los tribunales creados por EEUU condenan a Saddam Hussein a morir en la horca
Kirolak
El Sánchez Pizjuán dejó de ser amuleto
Kirolak
Se sigue resistiendo la primera victoria del Athletic en San Mamés
Kirolak
«La Real va a jugar a fútbol aunque cueste 24 horas de trabajo al día»
Mundua
PSC, ERC e ICV alcanzan un acuerdo para formar un nuevo gobierno tripartito
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss