GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-06
Ikasleek «bullying» kasuak isilpean salatzeko modua egin du Hezkuntzak
Eskolako jazarpenaren edo berdinen arteko tratu txarren gaineko kontuak pil-pilean daude egun, eta Lakuako Hezkuntza Sailak horri aurre egiten saiatzeko hainbat baliabide aurkeztu ditu. Horietako bat da «www.ikasle.net» web orria. Bertan, ikasleek halako kasuen gaineko salaketak jar ditzakete isilpekotasun osoarekin.

BILBO

Ikaskideengandik tratu txarrak edo jazarpena jasaten dituztela uste duten ikasleek isilpeko salaketa jar dezakete Lakuako Hezkuntza Sailean. Hori da, hain zuzen ere, Tontxu Camposek zuzentzen duen sailak sortu duen «www.ikasle.net» webgunearen helburu nagusia.

PSE-EEk Gasteizko Legebiltzarrean eginiko galdera bati ematen zaion erantzunak azaltzen du Hezkuntza Sailak bullying-ari edo eskola jazarpenari aurre egiteko jarri dituen baliabideetako beste bat dela Internet orri hori.

Hezkuntza Eraberritzeko Zuzendaritzak sortutako webgune horren helburua, erakundeak berak zehazten duenez, «hezkuntza komunitate osoak erarik positibo eta eraginkorrenean parte hartuko duen bizikidetzarako klima sortzea» eta ikasleak «hitza, eztabaida eta errespetua baizikidetzarako balia- bide nagusiak diren ingurune batean» bizi daitezela lortzea da. Webguneak, gainera, ikastetxeek dagoeneko eskuetan dituzten material batzuk ere biltzen ditu. Berdinen arteko jazarpena, irakasleen alor horretarako prestakuntza eta teknikari eta aholkularien esku-hartzeak gaiak lantzen dituzte horiek besteren artean.

Baliabide gehiago

Elkarbizitzarako eta Bakerako Hezkuntza eta Bizitzarako Gaitasunak izeneko programetan sartzen da webgunea, baina horiek baliabide gehiago ere barne hartzen dituzte. Horietako bat da hezkuntza komunitateak bakean oinarritutako bizikidetza behar duela sentsibilizatzeko helburua duen eta hainbat material eskaintzen duen gunea: «www.elkarrekin.org». Horrez gain, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 hezkuntza zentro «ikastetxeko urte osorako bizikidetza plana sortzeko gida» izeneko proiektuan parte hartzen ari dira. Geroago, ikastetxe guztietara zabalduko dute.

Azkenik, berdinen arteko jazarpen egoeretan nola jokatu behar den azaltzen duen gida bat ere kaleratu du Hezkuntza Sailak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Tenía fuerza suficiente para decirles que habían sido mis torturadores»
Mundua
Los tribunales creados por EEUU condenan a Saddam Hussein a morir en la horca
Kirolak
El Sánchez Pizjuán dejó de ser amuleto
Kirolak
Se sigue resistiendo la primera victoria del Athletic en San Mamés
Kirolak
«La Real va a jugar a fútbol aunque cueste 24 horas de trabajo al día»
Mundua
PSC, ERC e ICV alcanzan un acuerdo para formar un nuevo gobierno tripartito
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss