- Nafarroakoa
Beti Gaztek lehenengo txapela jantzi du
DONOSTIA
Nafarroan Zortzinakako Txapelketa ari dira jokatzen, eta Beti Gaztek eraman du jadanik lehenengo txapela. 640 kilotan onena izan da, jokatu dituen bi saioak bereganatu baititu.
Herenegun jokatu zuten saioan, Lesakakoek irabazi zuten, saioko tiraldi guztiak bereganatuta. Hortik aurrera, ordea, emozioa gainezka izan zen, Txantrea, Berriozar eta Amaiur berdinduta geratu baitziren, eta azkenean, talde bakoitzak bi punturekin amaitu zuen. Beraz, sailkapen nagusia lehen jardunaldian geratu zen bezalaxe geratu zen. Beti Gazte izan da txapeldun; izan ere, besteen gainetik dagoela erakutsi du.
640ko sailkapen nagusia
Emakumezkoetan, berriz, 520 kiloko lehen jardunaldia jokatu zuten, eta Sakana izan zen saioko talderik onena. Arbizukoak dira txapela lortzeko faborito nagusiak, eta haientzat izan zen jardunaldia ere, saioko tiraldiak irabazita. BetiGazte A izan zen bigarren, aurrekoekin galdu eta Beti Gazte B menderatuta, eta Lesakako bigarren taldea izan zen azkena ekinaldiko saio guztiak galduta.
520ko lehen jardunaldia
|