GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-11-06
- Sokatira
Abadiñok gogor ekin dio Launakako Txapelketari

DONOSTIA

Abadiñok gogor ekin dio Launakako Euskal Herriko Txapelketari, 330 kiloko lehen jardunaldian onena izan baitzen. Hiru multzotan banatuta aritu ziren, eta hiruretan bera izan zen onena.

Lehen multzoan, Abadiño A izan zen onena, saioko tiraldi guztiak irabazi baitzituen. Sokarri A izan zen bigarren, eta hirugarren postuan berdinduta amaitu zuten Auzolan A eta Kuartango B taldeek. Aurreko bi taldeekin galdu egin zuten, eta beren artean berdinduta geratu ziren.

Bigarren multzoan ere Abadiñoko taldea izan zen onena, eta hark ere multzoko tiraldi guztiak eraman zituen. Auzolan B izan zen bigarren bizkaitarrekin galdu eta gainerako tiraldiak irabazita. Badaiotz izan zen hirugarren aurrekoekin galdu eta 6 Conceyos menderatuta, eta Asturiasko taldea azkena izan zen, saioko tiraldi guztiak galduta.

Hirugarren multzoan, berriz, Abadiño C izan zen onena, eta, hala, bizkaitarren erabateko nagusitasuna agerian gelditu zen. Gatika sailkatu zen bigarren postuan berdeekin galdu eta gainerako tiraldiak irabazita. Sokarri A izan zen hirugarren aurrekoekin galdu eta Kuartango A taldea menderatuta, eta arabarrek azken postuan amaitu behar izan zuten, saioko tiraldi guztiak galdu baitzituzten.

Nesketan ere saioa jokatzekoa zen, baina iskanbila izanda abiatu da lehiaketa, eta Gaztediko bi taldeek tira ahal izan zuten. Horrek soka luzea ekar dezake oraindik.

1. multzoko sailkapena

2. multzoko sailkapena

3. multzoko sailkapena

Hurrengo jardunaldia

Launakako Txapelketa horrek bi ekinaldi izango ditu datorren asteburuan.Larunbatean ere Araban izango dira saioak, Pobesen arituko baitira 290 kiloko taldeak. Igandean, berriz, Nafarroan izango da saioa, Aurtitzen, Iturengo auzoan, eta bertan neskak 240 kilotan arituko dira. Mutilen BigarrenMaila ere abiatuko da, eta bertan izango dira 340 kilokoak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Tenía fuerza suficiente para decirles que habían sido mis torturadores»
Mundua
Los tribunales creados por EEUU condenan a Saddam Hussein a morir en la horca
Kirolak
El Sánchez Pizjuán dejó de ser amuleto
Kirolak
Se sigue resistiendo la primera victoria del Athletic en San Mamés
Kirolak
«La Real va a jugar a fútbol aunque cueste 24 horas de trabajo al día»
Mundua
PSC, ERC e ICV alcanzan un acuerdo para formar un nuevo gobierno tripartito
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss