GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-11-06
- Bergarako jaialdia
Lasak pilotakada jo dio Gonzalezi, eta partida bertan behera utzi dute
·Azkaindarra Mendaroko ospitalera eraman dute badaezpadako proba guztiak egitera

Markagailuak: 2-0, 2-1, 6-1, 6-2, 11-2, 11-6, 12-6 eta 12-7. Sakez: Bat ere ez Gonzalezek y eta 2 Berasaluze IX.ak. Egindakoak: 7 Gonzalezek eta 3 Berasaluze IX.ak. Hutsak: 2 Gonzalezek eta 3 Berasaluze IX.ak. Gertaerak: Bergarako Udal Pilotalekua. Partida bertan behera utzi zuten Lasaren pilotakada batek Gonzalezi bekainean jo ziolako.

DONOSTIA

Bergarako jaialdiko partida nagusia nahi baino lehenago amaitu behar izan zuten. Gonzalez eta Lasa 12 eta 6 irabazten ari zirenean, Etxarrikoari ihes egindako pilota batek bete-betean kolpatu zuen azkaindarraren ezker bekaina, eta aurrelaria aldageletara eraman behar izan zuten odola zeriola. Minutu pare bateko itxaronaldiaren ondoren, Torres epaile azkoitiarrak lehia bertan behera utziko zutela jakinarazi zuen.

Zorte txarreko jokaldia izan zen, bikote gorriaren hasiera bikainaren ostean, Asier Berasaluze eta Iñigo Pascual partidari neurria hartzen hasiak zirelako. Lehia Berrizko gaztea- rentzat aukera ederra zen, Pascualekin, lau partida segidan irabazita zetorrenarekin, bikote arriskutsua osatzen baitzuen.

Baina Abartzuzakoa ez zen aurrekoetan bezain ongi aritu lehen tanto horietan, eta gorriek erraz hartu zuten agintea. Lasaren lan onari esker, Gonzalezek aukerako pilota ugari hartu zuen aurreko koadroetan, eta lapurtarrak ez zuen barkatu. Guztira 7 tanto egin zituen, horietatik 4 airez, eta pilota zentzuz mugitu zuen. Markagailuan 11-2 jarri zuen.

Sakea berreskuratu ostean ­Asierrek 3 tanto egin zituen jokaldi horrekin­, urdinek aldeak murriztu zituzten.

Eguerdian eta Madrilen

Igandeko beste jaialdi aipagarrian, Irujok asteburuko bigarren garaipena eskuratu zuen Titin III.aren aurka. Ostiral arratsean, 22-21 menderatu zituzten Irujok eta Eulatek Titin eta Goñi III.a Arnedoko frontoian. 36 ordu geroago, atzo eguerdian, Irujok eta Goñik 22-19 menderatu zituzten Titin eta Eulate Madrilgo Colmenar Viejo herrian.

Buruz Buruko txapeldunak irudi ona eman du bi neurketetan, eta bizkarraldeko lesioa erabat ahaztuta duela argi geratu da Lau eta Erdiko finalerdiak hastear dauden honetan. Titin ere oso borrokalari ikusi dugu, baina maila bat beherago.



Zubieta, bigarren mailako finalerdietara

DONOSTIA

Aitor Zubietak jokatuko du Rober Uriarteren aurka Asperen bigarren mailako Lau eta Erdiko txapelketaren lehen finalerdia. Etxarrikoak 22 eta 19 menderatu zuen Baleztena atzo Bergaran jaialdiko hirugarren partidan.

Neurketa oso parekatua izan zen hasiera-hasieratik, baina lehiaren erdialdera Zubietak markagailuan abantaila hartu zuen.

Iosu Baleztenak, ordea, ez zuen amore eman eta, sekulako adorea erakutsiz, norgehiagoka 15 tantora berdindu zuen Eratsungoak.

Baina atzetik aurrera etorrita markagailuan aurretik jartzea lortzen ez bada, zaila da azkenean partidari buelta ematea, eta horixe gertatu zitzaion Baleztenari.

Zubietak berriz alde egin zion 21era; Baleztena 19ra hurbildu zitzaion, baina une erabakigarri horretan Baleztenak saketik falta egin eta galdu egin zuen.

Hauxe da markagailua: 3-0, 3-5, 4-5, 4-7, 5-7, 5-9, 7-9, 7-10, 8-10, 8-13, 9-13, 9-14, 10-14, 10-15, 15-15, 15-21, 19-21 eta 19-22.

Final-laurdenetako beste bi lehiak, Larralde/Arizmendi eta Urberuaga/Apezetxea, datorren asteburuan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Tenía fuerza suficiente para decirles que habían sido mis torturadores»
Mundua
Los tribunales creados por EEUU condenan a Saddam Hussein a morir en la horca
Kirolak
El Sánchez Pizjuán dejó de ser amuleto
Kirolak
Se sigue resistiendo la primera victoria del Athletic en San Mamés
Kirolak
«La Real va a jugar a fútbol aunque cueste 24 horas de trabajo al día»
Mundua
PSC, ERC e ICV alcanzan un acuerdo para formar un nuevo gobierno tripartito
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss