GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Zorroztarria 2006-11-19
Julen Murgoitio
Zizatan

Bazen garaia! Jelkideek basora jo dute! Itxura batean lehendakaria zigor-bidean jarri izanak bultzatu berri ditu Jainkoaren, lege zaharren eta merkatu berrien zale diren horiek mendira. Eta, jakina, mendian hirian bezala, ordena behar da beste ezer baino lehenago. Bai horixe, aldapan zein ordekan ordena, badaezpadan ere. Eta basopean eta larredian arauak ipintzeari ekin diote, Arabako Batzar Nagusietatik ekin berri ere. Legez besteko proposamena aurkeztua dute hor perretxikoen bilketa ordenantza propioaren bidez arautzeko. Tira!, gutxienez hasiak dira onartzen mundu finitu honetan mugak ezarri beharra dagoela, ea menditik bueltan hirian ere ezartzen dituzten hiriko perretxikoen onerako, behinik behin! Hala ere, dudak hartuta nago, arautze horren nondik norakoaren dudak, zaintza egiteko moduaren dudak. Gibelurdinek ondoan txapelgorri bana izango ote? Eta preziatuagoak diren onddoen ondoan bina? Eta amanita caesareen kasuan bideo bidezko zaintza? Ala zizak gustuko ez dituzten zinpeko zaindariak ote? Jainkoak berak baleki zer duten buruan jelkideok, gaitzerdi! Ez ninduke harrituko, batere ez, baso eta larredi guztiak hesiz inguratuko balituzte eta ataka bakarra utziko sartu-atera egiteko. Era horretan jendeak sartzean otzara hartuko du ataka ondoan, gurpil-otzarak ere aukeran izango dira, eta baso-larredi barrenetik ibilita nahi beste perretxiko mota eta ale bildu ostean, eta atakan berriro, hantxe izango den azpi-kontratako langileak aleak banan-banan hartu eta aleon barra-kodea infragorrizko argipetik pasatu ondoren, listo! Visa haizatu, sinatu, puntuak jaso, otzara bueltatu eta on egin! A! eta perretxiko asko hartuz gero etxez etxeko zerbitzua ere aukeran izango! Batzuek zizatan duten zaletasuna beste batzuek sosetan dute. Ene, ene! Eta zer izango Herriko Tabernen hurrengo miaketan saskiak, otzarak edo otarreak topatzen badituzte atzeko gelan? Eta zizak sotoko bazter umeletan? Pentsatu ere ez dut egin gura, hotzikarek oilo-ipurdia jartzen didate eta!

Eta baso-larrediko perretxikoak agortuta ere, lasai! Euskal Hirian sortuko dira espezie berriak, lurrean ezean zementuan sustraituko badira ere. Cantharellus, esate baterako, ugaritu egingo dira Bilboko Zazpi Kaleetan, Begońako Amatxoren egunaren ilunabarrean behinik behin. Polyporus ere ugarituko, era guztietakoak, ertzainii, made- rus, brigadamobhyllum, benemeritae; goialdeko kasko itxurako txapela horien adierazle dela. Amanitak baso-larredian desagertuta aitanitak ugarituko dira Hirian, irunensis, hondarribiae, eta antzeko aleak, plastiko beltzez inguratuta beti ere. Azpiegiturellus ere aise sortuko dira han-hemenka, Gernikako arbola zenaren itzalean, aurreradoanherrilum, aatxetelus urbinae, portubeltz, portuzu-ri, erraustegipaxillus. Aste mikologikoak ere izango dira sarri, BEC horretarako dago eta. Eta boletus nonahi ere! Aereus bai, jakina, baina batez ere loterii, Gabonetako atarian gaude eta! Horren berri ematen digute behintzat Hiriko gehiegizko argiek. Ama, ama! ez dakit klima aldaketaren seinalea ote den, baina gero eta lehenago dator abendua. Aurten azaroan! Ba, hori. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de personas exigen en Gasteiz el cese inmediato de las obras del TAV
Ekonomia
MCC inicia el proceso para elegir el relevo de Jesús Catania en la presidencia
Mundua
NBEko Batzar Nagusiak Gazaren aurkako Israelgo Armadaren erasoaldia gaitzetsi du
Kultura
«Ez naiz testu onak egiteko gai eta musika jarriz neure egiten ditut»
Euskal Herria
Divergencias sobre su definición mantienen el proceso bloqueado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss