GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-19
Euskaldunak kantuan
Tradizioa bere horretan utzi behar al da beti? Berritzeak kutsatzea al dakar?Euskaldunon kantutegiak gai tristeak jorratzen al ditu? Galdera horiek egin eta haieierantzuten saiatu ziren Natxo de Felipe, Niko Etxart, Bixente Martinez eta Xabier Muguruza. Iruńeko Ortzadar Folklore Taldeak antolatutako jardunaldiei amaiera eman zien ostiraleko mahai inguruak.

Tradizioa ez da fotokopiatzen, labainkorra baita, eta hori baino gehiago, tradizioa garatzen doa. Horiek dira, besteren artean, Ortzadar Iruńeko Euskal Folklore Taldeak Iruńean antolatu dituen XXII. Folklore Jardunaldiak amaitzeko egin duten mahai inguruan entzundakoak.

Izan ere, aurtengo gaia “Kantua: tradizioa eta herri-adierazpena” izan da, eta gaian aditu direnak bildu zituzten horren gaineko azterketa egiteko. Gonbidatuak aski ezagunak dira gure artean, tradizioa eta gaur egungo musika jorratzen dituztelako; Bixente Martinez, Xabier Amuriza, Natxo de Felipe eta Niko Etxart, hain zuzen.

Bazkari eder baten ondotik mahai inguruan bildu eta kantatzeko ohiturik inon bada, hori Euskal Herrian da. Hori, hala ere, ez da tradizioan errotzeko aitzakia, ez baitira gutxi betiko instrumentu eta kantuei zantzu berria ematen saiatzen direnak. Noski, mahai inguruan Oskorri aipatu zuten, baita Hiru Truku, eta, nola ez, tradizioa eta kantu zaharrak mintzagai izanda, Xenpelar eta Iparragirre ere ekarri zituzten gogora berrikuntzei ez zaiela beldurrik izan behar adierazteko. «Bertsolaritza ere fenomeno modernoa dela esan daiteke. Hori sortu zen tokian kantu zaharrak kantatzeari utzi zioten, gainera; baina orain mehatxu moduan hartzen al da? Xenpelarrek berak ere Iparragirreren mehatxua sentitu zuen. Beharbada, Iparragirre ez zuelako horren euskalduntzat hartzen; ez zuen euskara bera erabiltzen, eta musika italiarra erabiltzen zuen kantuetarako», adierazi zuen De Felipek.

Mahai inguruan entzun zirenak koktel arriskutsutzat ere har daitezke, gainera; bertan nazionalismoaren, mestizajearen, iraultzaren eta emozioaren gainean mintzatu baitziren. Noski, abiapuntua bakarra izan zen: tradizioa. Baina ideia horren bueltan hausnarketa bitxiak entzun ziren. Batetik, tradizioa «beldurrik gabe kutsatu» behar dela, Bixente Martinezek esan zuenez; eta, bestetik, hori ondo iruditu arren, hori inoiz egiteko prest ez daudenen iritzia ere. Horiek hala, Niko Etxart rockaren zalea zorrotza izan zen: «Nire rocka klasikoa da; purua esan nahi bada, eta ez dut zuberotartu nahi».

Tradizioaz hitz eginda, «esentzia» hitzaz mintzatzeko parada ere izan zuten bertaratutakoek. «Ez da esentziarik existitzen; hau da, zer da berezkoa? Bertsolari izateko berezko izan behar da, eta musikari izateko ez? Edo tratante izateko? Nire ustez garrantzitsuena da gu sortzaile baino areago hartzaile, zabaltzaile eta gozatzaile garen ala ez», esan zuen Xabier Amurizak. Izan ere, kalitatea jarri zuten guztiaren gainetik: «Kalitateari eman behar diogu garrantzia. Gainera, norbaiti Mozart edo Vivaldi orain gustatzen bazaio, hori oraingotzat har dezakegu», gaineratu zuen. Natxo de Felipe ere iritzi berekoa da esentziari dagokionez, behintzat. «Zuberotarren kantatzeko modua gustatzen zait, baina nik begiratu besterik ez dut egingo. Hori bai, nik aukera dut hori bertsionatzeko, eta biak dira baliagarriak. Tradiziotzat daukaguna esentziatzat hartzen badugu, oso erratuta gaude, hori ez baita gure esentzia», esan zuen. «Gure berezitasuna inspirazioa sortzeko eta hartzeko gaitasunean datza», azaldu zuen Amurizak.

Mahai inguruan, hala ere, izan zen euskal kantu zaharren gaineko gogoeta gehiagorik ere. «Zergatik gaude beti negarrez euskal kantuetan?», galdetu zuen Xabier Amurizak. «Mozkor jendea malenkoniatsu jartzen delako, beharbada», erantzun zuen Amurizak berak. «Normalean kantatu ere mozkortuta gaudela egiten dugu, eta jakina da mozkorkerian sentimena arintzen dela eta malkoa errazago isurtzen dela, baina hori mundu osoan, ez euskaldunen artean bakarrik», gaineratu zuen. Natxo de Felipek kantu tristeak egon badauden arren, «ganberroak» ere badaudela esan zuen, eta Bixente Martinezek euskaldunek «pasa behar izan dituztenen» isla ere badirela gaineratu zuen. Gehigorik ere entzun zen. «Euskaldunak itsasoa du ondoan, eta itsasoak badu malenkonia kutsu hori; gainera, kulturalki ere sentimentalismo hori dugu, gure kantutegian malenkonia existitzen da, bai», esan zuen Niko Etxartek.

Tristeak edo ez, ezin uka daiteke jendeak «betiko kantu tradizional arinak» egin dituela, “Txantxibiri” bezalakoak, eta horiek jendearengan emozioa sortzen dutela esan zuen Amurizak.

Azken batean, De Felipek esan zuenez «gu, gu gara, eta gure zirkunstantziak», edo zehatzago, Amurizak esan zuen: «Ni, ni naiz, eta nire zirkunstantziak nauka». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de personas exigen en Gasteiz el cese inmediato de las obras del TAV
Ekonomia
MCC inicia el proceso para elegir el relevo de Jesús Catania en la presidencia
Mundua
NBEko Batzar Nagusiak Gazaren aurkako Israelgo Armadaren erasoaldia gaitzetsi du
Kultura
«Ez naiz testu onak egiteko gai eta musika jarriz neure egiten ditut»
Euskal Herria
Divergencias sobre su definición mantienen el proceso bloqueado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss