GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-19
PPren jokabidea kritikatu du PSOEren Batzorde Federalak
PPri zuzendu zizkioten kritika bortitzenak atzo Madrilen egin zuten PSOEren Batzorde Federaleko kideek. Horrekin batera, Jose Luis Rodriguez Zapaterok eta PSEk «bake prozesuaren alde egindakoa» txalotu zuten. Dena den, Zapaterok ez zion tarte handirik egin Euskal Herriaren egoerari bere hitzaldian. Ordubete egon zen mintzatzen atzo Batzorde Federalean, baina aipamen xume bat baino ez zuen egin prozesuaz.

MADRIL

PSOEren Batzorde Federalak Gobernu espainolari eta PSEri erabateko sostengua eman zien atzo, prozesuan egiten ari diren lanarengatik. Bide batez, PPri «terrorismoa alderdikeriaz eta modu lotsagarrian» erabiltzea egotzi zion.

Batzorde Federalak bilera egin zuen atzo Madrilen, beste gauzen artean, datozen hauteskundeetako hautagaiekin elkartzeko.

Jose Luis Rodriguez Zapaterok ez zion tarte handik egin Euskal Herriko prozesuaren egoerari. Ordubete egon zen hizketan, eta aipamen xume bat baino ez zuen egin.

PSEko buru Patxi Lopezen arabera, hori ez zen ezustekoa izan. «Dagoeneko dena esanda dago eta ez da buelta gehiagorik eman behar», azaldu zuen.

Horiek hala, PSE «bakearen bila aritzeko» zilegia dela nabarmendu zuen Lopezek. «Dena den, zailtasunak egon badaudela onartu behar dugu», adierazi zuen. Horregatik, lanean segitzeko eta PPri, prozesua bertan behera utzi behar dela esaten duenean, jaramonik ez egiteko eskatu zuen Lopezek.

Atzo bertan, Madrilen egindako beste ekitaldi batean, PPko buru Mariano Rajoyk prozesua amaitzeko eskatu zien berriro PSOEko agintariei.

«Zer nahi dute prozesua gelditzeko eskatzen dutenek? Aurreko egoerara itzultzea?», galdetu zuen Lopezek.

Bestetik, Patxi Lopezek atzo nabarmendu zuen «bakea ez dela etorriko ez autodeterminaziotik ez lurraldetasunetik». Horiek hala, «hitzaren, demokraziaren eta bozen indarraren» aldekohautua egin dutela esan zuen Lopezek.

Horretarako, PSE beste alderdi guztiekin, «bai eta PPrekin ere», lanari ekiteko prest dagoela adierazi zuen Lopezek.

«Bake prozesua guztion artean egin beharreko bidea da. Beraz, guztien elkarlana behar da, bai alderdiena baita komunikabideena ere», jakinarazi zuen Lopezek.

«Joan den astean, Auzitegi Nazional espainolean Eduardo Madinak egindako deklarazioak gure duintasuna, gure borondatea eta gure handitasuna agertzen du», gaineratu zuen Patxi Lopezek PSOEko Batzorde Federalean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de personas exigen en Gasteiz el cese inmediato de las obras del TAV
Ekonomia
MCC inicia el proceso para elegir el relevo de Jesús Catania en la presidencia
Mundua
NBEko Batzar Nagusiak Gazaren aurkako Israelgo Armadaren erasoaldia gaitzetsi du
Kultura
«Ez naiz testu onak egiteko gai eta musika jarriz neure egiten ditut»
Euskal Herria
Divergencias sobre su definición mantienen el proceso bloqueado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss