GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-19
Euskal preso politikoen enbaxadore bilakatzeko gonbita herriz herri egiten
Arrasaten hasi zen joan den urrian Euskal Herriko txokoak igarotzea aurrez ikusia duen ekimen ibiltaria. Helburu eta aldarrikapen argiak ditu, gainera, egitasmoak: presoen aldeko konpromisoak biltzea herritarren artean, eta gaixo dauden eta zigorrak beteak dituzten gatibu politikoak berehala askatzea.

Konpromisoa. Amnistiaren aldeko Mugimenduak urrian abian jarri zuen ekimen ibi- ltaria hitz bakarrean laburbildu behar izanez gero, horixe izango litzateke hobekien definituko lukeena. Horixe baita, besteren artean, euskal preso politikoen aferak ezinbestean behar duen elementua: gizartearen konpromisoa. Eta horixe da antolatzaileen esanetan, Debagoienean hasi zen eta Lea Artibai eta Sakanaeskualdea igaro dituen ekimenaren helburua ere.

Suge baten moduan Euskal Herriko txoko guztiak igaroko dituen ekimena Hernanin dago joan den igandeaz geroztik;atzo manifestazioa egin zuten herrian, aldarrikapenari kalean indarra emanez. Astebeteko gose-greba baliatuz, euskal presoen egoera azalarazteko eta ekimenaren hiru eskariak gizar- teratzeko parada du: gaixotasun larriak jota eta gatibu dauden euskal herritarrak berehala aska ditzatela, zigorrak bete arren Madrilgo eta Parisko espetxeetan barreiaturik dituzten 135 lagunak aska ditzatela, eta euskal preso politikoak, «beren eskubideen jabe», Euskal Herrira ekar ditzatela.

Askatasuneko eta Etxerat-eko eledunek eutsi diotegose-greba ibiltariaren testiguari Hernanin, bai eta abokatu batek eta preso ohi batek ere. «Konpromiso teorikotik konpromiso praktikora» igarotzeko eskakizuna etsenpluarekinaldarrikatzen dute modu horretan. GARAk haiekin solasean aritzeko aukera izan du sosegaturik zeuden une batean, egitasmo ugari egiten ari baitira jan gabe dauden egunotan ere.

Guztiek argi dute Estatu espainola eta frantsesa preso politikoak «erabiltzen» ari direla eta haiekin «xantaia politikoa» egiten ari direla. Gainera, presoen aurkako erasoak areagotzeaz gain, haien egoera are eta gehiago estutzen ari dira. Horren adibide dira, esate baterako, bizi osoko espetxe zigorrak ezartzea, Iñaki de Juanaren kasua, gaixorik dauden herritarrak gatibu mantentzea edota espetxe barruko bizi baldintzak okertzea.

Konpromisoen gida

Horregatik guztiarengatik, estatuek Euskal Preso Politikoen Kolektiboa ataka batean jarri nahi dutela diote, Kolektiboa bera deuseztatu eta politikoki erabiltzearren. Egoera horretan, beste aldera ezin dela begiratu diote gose-grebalariek, bai eta hura irauliko duen herri mugimendu sendoa gorpuztu behar dela ere.

Konpromisoa bere duen herri mugimendua, hain zuzen ere. Herritarren parte-hartzea eta haien konpromisoa elementu erabakigarritzat baitituzte presoen aferari eusteko eta Gobernu espainolak eta frantsesak egiten duten politika aldatzera behartzeko.

Gainera, Euskal Herri guztiari dagokion arazotzat jotzen dute presoen auzia, eta herri gisa erantzun beharrekoa. Horregatik ari da Amnistiaren aldeko Mugimendua Euskal Herrian barna ekimen ibiltaria egiten. Bailaraz baila, eskualdez eskualde, herriz herri, euskal presoan enbaxadore, bozgorailu bilakatzeko gonbita herritarrei egiten ari dira.

Euskal herritar gehienak euskal preso politikoen eskubideak errespetatzearen aldekoak izaki, gehiengo hori grafikoki eskualdez eskualde ilustratzen dihardute. Gizarte eragileak, politikakoak, sindikatuetakoak, ostalaritza sektorekoak, suhiltzaileak, kultur elkarteak... Orotarikoak baitira tokian-tokian gose-grebalariek garatzen dituzten harremanak. Guztiek konpromisoren bat hartzen dute beren gain. Eta orain, pertsonei eskaintza berbera egiteko tenorean dira. Horretarako, gainera, bitarteko bat osatu dute: konpromisoen gida.

Gida bat baino gehiago, proposamen eta iradokizunez osaturiko testua dela azaldu dute sustatzaileek, euskal preso politikoen alde egiteko dauden aukerak jasotzen baititu. Euskal preso politikoen alde egin nahi duen orok eskaintza zabala du Euskal Herrian. -

HERNANI



Gose-grebalarien adierazpenak

«Arrazoizko inork ezin du onartu»

«Gaur egungo egoerak bultzatu nau gose-greban parte hartzera, arrazoizko inork ezin baitu onartu euskal presoekin egiten ari diren basakeria. Gainera, Iñaki de Juana berriro ere gose-greban da. Jendeari nolabait ohartarazi behar zaio gaur egungo egoeraz, presoak inoiz baino egoera larriagoan baitaude eta gehiago larritu daitekeelako hemendik eta ez oso denbora askora. Presoen gaia funtsezkoa da, eta hor herri presioa artikulatzea ezinbestekoa da».

«Espetxeko egoera islatu behar da»

«Espetxetik atera berria izan arren, ekimen honetan beharrak eskatzen duelako parte hartu dut. Parte hartzeko aukera nuen eta horrela egin dut, guztiok hartu behar baititugu konpromisoak. Gose-greba honek dituen helburuek, gainera, berebiziko garrantzia dute eta indarrez bultzatu beharrekoak dira. Espetxe barruko gordintasunak kalean ere isla izan behar du; oihartzuna zabaldu behar da bakoitza bere eremu, erritmo eta errealitatetik abiatuta».

«Horri muga jarri behar zaio»

«Ekimen ibiltariaren edukiak bultzatu nau parte hartzera. Konpromisoak biltzeko ekimena baita, eta lehenbiziko konpromisoa norberarenak izan behar du. Gainera, preso politikoen aurka hain da nabarmena duten suntsitze borondate hori, krudelkeria hutsa, gizarteak ulertu beharra dauka horri guztiari muga bat jarri behar zaiola. Horrek helburu bat baitu: Kolektiboa ataka batean jartzea. Eta lortzen ez duten heinean, gehiago estutuko dituzte presoak».

«Konpromisoen garaia iritsi da»

«Konpromisoen garaia iritsi dela praktikan ikusten da. Gose-greba hau gure konpromisoa nabarmentzeko baliagarria da, baita tresna gisa baliatzen dugun gizartea aktibatzeko eta konpromiso maila ezberdinak hartzera gonbidatzeko. Euskal preso politikoei ezartzen dizkieten neurri eta erabaki politikoei herri gisa aurre egiteko bidea baita konpromisoak hartzea. Xantaia geldituko duen freno bakarra hori baita, gehiengoak konpromisoak hartzea».

«Hitzetatik ekintzetara»

«Une oso berezian bizi gara, bultzada berezia behar duen unean. Gainera, urgentziazko gaiak azaldu dira: gaixo diren presoen afera edota bizi osoko espetxealdiena. Eta horregatik guztiarengatik planto egin behar dugu. Presoen gaia, gainera, guztion arazoa da. Eta guztiona denez, guztiok eman behar dugu zerbait konpontzeko. Mila konpromisorekin lortuko dugu benetakoa: hitzetatik ekintzetara igarotzea, konpromiso teorikotik praktikora pasatzea».

«Herritarrak, euskal presoen bozgorailu»

«Euskal Preso Politikoen Kolektiboko abokatu gisa parte hartzen ari naiz, nolabait, jendea konpromisoak hartzera bultzatzeko. Gainera, presoen aferari dagokionez, eta ekimenaren bidez egiten ari garen lana kontuan hartuz, jendeak informazioa era zuzenean ematea eskertzen du. Hitzaldien bidez, bestetik, herritarrek beren ekarpena egiteko aukera dute, eta, modu horretan, jasotakoaren bozgorailu bilakatzeko konpromisoa hartzeko aukera dute».

«Gauzak ez dira berez aldatzen»

«Borrokari heltzeko beti daude arrazoiak, eta Gobernuak presoekin zer-nolako erabilera egiten duen ikusirik, bada, herritar ekimen ibiltari honetan parte hartzea interesgarria iruditu zaigu. Bestalde, garrantzitsua da ardurekin gabiltzanok ere gose-greban parte hartzea. Mezu bat zabaldu nahi dugu : gauzak ez dira berez aldatzen eta bultza egin behar da. Egungo egoerari herri gisa erantzun behar zaio, eta parte-hartzeak berebiziko garrantzia du».



La protesta se trasladó ayer al Ayuntamiento de Soraluze

Una manifestación en la que participaron más de 200 personas puso el colofón a la huelga de hambre itinerante que durante esta semana han realizado varios representantes del movimiento pro amnistía en Hernani. Desde ayer la iniciativa se ha trasladado a Soraluze, donde diez nuevos huelguistas proseguiran, desde el Ayuntamiento de Soraluze, con la reivindicación de los mínimos democráticos, así como con la exigencia de la liberación de los presos vascos gravemente enfermos y de los que han cumplido la pena. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de personas exigen en Gasteiz el cese inmediato de las obras del TAV
Ekonomia
MCC inicia el proceso para elegir el relevo de Jesús Catania en la presidencia
Mundua
NBEko Batzar Nagusiak Gazaren aurkako Israelgo Armadaren erasoaldia gaitzetsi du
Kultura
«Ez naiz testu onak egiteko gai eta musika jarriz neure egiten ditut»
Euskal Herria
Divergencias sobre su definición mantienen el proceso bloqueado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss