GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-19
Eztabaida bultzatu eta errausketa baztertzeko eskatu dute Zubietan
Zubieta Lantzen errausketaren aurkako plataformako kideek hondakinen tratamenduaren gainean eztabaida zabal dezatela eskatu zieten agintariei, eta errausketa ez den beste irtenbideak badirela esan zuten. Era berean, herritarrak kutsatzen diren bitartean gutxi batzuek poltsikoak bete nahi dituztela kritikatu zuten.

ZUBIETA

Herritar mordoaren babesarekin, Zubieta Lantzen herri-plataformako kideek herrian errausketa planta jartzeko asmoa gogor salatu zuten beste behin.

Plataformako kideen esanetan, Zubietak zuzen jokatu du bere lurraldea zaborra kudeatzeko eskainita, baina «ez edozein modutara». Haien esanetan, beharrezkoa da gaika egindako bilketa antolatzea, eta zati organikoari konpostatzeko tratamendua ematea.

Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala kritikatu dutenei beste irtenbiderik ez dela erantzun dietela adierazi zuten. «Beste aukerarik ez dagoela esateko, lehenik eta behin beste aukerak aztertu behar dira, eta eztabaida horri uko egin dio Aldundiak. Zeren beldur da?». Haien ustean, itsututa behar luke egon, mundu zabalean bestelako irtenbiderik badagoela ez ikusteko. Hala, Euskal Herrian bertan, Bidasoaren beste aldean, bestelako planak jarri dituztela martxan adierazi zuten.

Zaborrak gaika biltzean, berriz erabiltzean, birziklatzean, konpostatzean eta tokian tokiko trataeretan oinarritutako kudeaketa erraustea baino desegokiagoa denik inork ez duela frogatu gogorarazi zuten. «Sinetsarazi nahi digutenaren kontra, mundu aurreratuak prozesu horien alde egin du, eta ez izatez kutsagarria eta arriskutsua den irtenbide baten alde», adierazi zuten.

Alde horretatik, errausketaren gainean hainbat salaketa egin zituzten. Lehenik, Gipuzkoa osoko hondakinak Zubietan erre nahi izatea gaitzetsi zuten. «Arrasaten, Oiartzunen, Mutrikun, Irunen, Zarautzen, Andoainen edo Zumarragan sortuak izan, den-denak Zubietan erre nahi dituzte», esan zuten.

Alde horretatik, lehenik zaborrak Zubietaraino garraiatu beharko direla adierazi zuten. «Gure errepideetan ibiliko da zaborra, kamioietan, gasolioa errez eta CO2 botaz, mundu zabaleko ingurumen aholkuen eta arauen kontra: Non geratzen da Kyoto?», azaldu zuten.

Era berean, errausketa plantarekin zabortegien premiari ez zaiola erantzunik emango adierazi zuten. Haien esanetan, bi zabortegi beharko dira: bata, erretzeko zain dagoen hondakinena, «ezin baita hainbeste hondakin iritsi ahala erre»; eta errautsena, bestea. «Hala, eguna joan eta eguna etorri, kea, poluzioa, zikina eta gaitza sortzen diren bitartean, gutxi batzuk patrikak diru askoz betetzen joango dira, hori guztia eraikitzen eta ustiatzen», kritikatu zuten plataformako kideek.

Errausketak dituen arriskuengatik eta, haien ustez, alternatibak badirelako, eztabaidari ateak zabaltzeko eta benetako parte-hartze soziala eta herri galdeketa bultzatzeko eskatu zuten. «Gu ere konponbide baten alde gaude-eta», esan zuten.

Amaitzeko, batu ziren herritarrek elkarretaratzea egin zuten, eta ahotsak batu zituzten ozen zera esateko: «Ez, ez, ez, errausketarik ez!».



Non dira Donostiako eta Usurbilgo udalak?
M. E.
ZUBIETA

Zubieta Lantzen plataformako kideek errespetua eskatu zieten «Zubieta bereganatuta duten bi udalei: Donostiari eta Usurbili».

Hiriburukoari eskatu zioten euren herria ez dezala erabili bere hirigintza interesaren mesedetan, «beste inon nahi ez direnak hona ekartzeko», hain justu ere.

Usurbilgo Udalari ere zuzendu zitzaizkion plataformako kideak: «Eskatzen diogu ez dezala itsua- rena egin eta arduraz joka dezala herritarren interesak defendatzen. Usurbilek ezin du aparte egon Zubieta tarteko denean, Usurbilek nahi edo nahi ez erantzun egin behar du».

Era berean, errauste-plantarena Zubietan egin asmo duten proiektu bakarra ez dela gogorarazi zuten, bertan jarri nahi baitute kartzela ere. Alde horretatik, honako hau aldarrikatu zuten herri-plataformako kideek: «Txikiak gara; txikiak izaten jarraitu nahi dugu, baina ez gaitzatela txikitu».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de personas exigen en Gasteiz el cese inmediato de las obras del TAV
Ekonomia
MCC inicia el proceso para elegir el relevo de Jesús Catania en la presidencia
Mundua
NBEko Batzar Nagusiak Gazaren aurkako Israelgo Armadaren erasoaldia gaitzetsi du
Kultura
«Ez naiz testu onak egiteko gai eta musika jarriz neure egiten ditut»
Euskal Herria
Divergencias sobre su definición mantienen el proceso bloqueado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss