GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-19
Agus HERNAN | Euskal Irratietako koordinatzailea eta Europako AMARCen zuzendaritzako kidea
«Europako AMARCen Euskal Herri gisa entzunak izatea lortu behar dugu»
Irrati Komunitarioen Munduko Topaketak egin dituzte Ammanen (Jordania) azaroaren 11tik 17ra, AMARCek (Elkarte Irratien Munduko Elkartea) antolatuta. Gai nagusiak adierazpen askatasuna eta irratiek etorkizuenean izango dituzten aldaketa teknologikoei aurre egiteko hartu beharreko engaiamenduak izan dira. Europako AMARC berriro eratu dute Ammanen.

Ipar Euskal Herriko Euskal Irratiak elkartea ordezkatzera joan da Agus Hernan Ammanen egin dituzten topaketetara.

­Zer da AMARC?

Euskal Herrian elkarte irratiak edo irrati libreak deitzen ditugunak biltzen ditu AMARCek. Zenbait tokitan, irratiak esparru legal baten barnean babestuak daude, baina badira ere bai legez kanpoko irratiak eta irrati klandestinoak, estatu polizialek erasotzen dietenak. Irrati horiek hurbileko informazioa ekartzen dute, ahotsik ez duten sektoreei hitza ematen diete, emakumeei buruzko jarrera azkar bat izateko modua egiten dute... Egoera ezberdinak daude; kooperatibak eta elkarteak, esaterako.

­Zer dira Irrati Komunitarioen Munduko Topaketak?

Oraingoa 9. edizioa da eta hemen 84 estatutatik etorritako 320 pertsona gaude, kontinente guztietatik.

­Zer egiten duzue topaketetan?

Badira bi maila: alde batetik, topaketa dago, eta, bestalde, elkartearen biltzar nagusia. Topaketetan hitzaldi asko daude gai oso ezberdinen inguruan. Adibidez, adierazpen askatasunaren inguruan AMARCek lan handia egin du. Bestela ere, hainbat legeria ere aipatzen dira. Euskal Herrian, adibidez, bi egoera ezberdin ditugu: Ipar Euskal Herriko egoera, non irratiak legeztatuak eta babestuak diren, eta Hego Euskal Herrikoa, non irratiak guztiz alegalak diren. Sareak antolatzeko informazioa ere eman dute. Bestalde, biltzar nagusiaren helburuak dira: kontinente bakoitzeko biltzar nagusia antolatzea eta AMARCen ondoko lau urteetako plana, finantzaketa egitasmoa eta lehentasunak finkatzea.

­Zein da Europako AMARCen egoera?

Duela lau urte desagertu zen, finantzaketa arazo larriak izan ziren bere garaian Ingalaterran zegoen bulegoarekin. Astean, AMARC Europa sortu dugu berriro, eta beste presidente bat izango du. Hor Euskal Herriak bere tokia du.

­Zergatik da garrantzitsua topaketetan parte hartzea?

Garrantzitsua da hurrengo urteetan irratiek aldaketa sakonak izango dituztelako. Analogikotik digitalera pasatuko da, eta hor estatuek legeria berria sortuko dute. Legeria horretan oso garrantzitsua da elkarte irratiek tokia izatea. Irrati komertzialak eta irrati publikoak kristoren lana egiten ari dira frekuentzien espektroa bereganatzeko. Aldaketa horretan tokiko irratiek lekua izatea ziurtatu nahi dugu.

­Adierazpen askatasunaren gaia asko jorratu duzue?

Bai, jende asko Afrikatik eta Latinoamerikatik etorri da, eta bertan adierazpen askatasun arazo larriak daude. Astelehenean, lantegi batean parte hartu nuen. «Gatazka eta bake prozesuen konponbidea» izena zuen. Hor azaldu nuen zein egoera bizitzen ari garen, hau da egun Estatu espainoleko zenbait prentsak nola jorratzen duen Euskal Herriak bizi duen bake prozesua, eta nola joka dezakegun toki komunikabideek.

­Zer ekartzen dio irrati bati AMARCeko kidea izateak?

Alde batetik, gure arazoak ez direla esklusiboak sentitzea; Euskal Herrian, Europan edo munduan antzeko arazoak ditugu. Beste alde batetik, harremanetara irekitzea zenbait kooperazio proiektu egiteko; Latinoamerikarekin edo Afrikarekin egitasmoak lantzeko. Hirugarren puntua informazioa da; arlo guztietakoa, oso aberatsa da.

­Itzultzean informazioa partekatuko duzu?

AMARC Europako zuzendaritzako kide izendatu naute, eta garrantzitsua da orain informazioa Euskal Herrira eramatea eta Euskal Herriaren presentzia AMARC Europako bulegoan indartzea Euskal Herri gisa. Garrantzitsua da Arrosa irrati libreen sareak horretan parte hartzea. Arrosa AMARC honetako kidea egitea eta, hala, Euskal Herriak bere hitz propioarekin hitz egitea; azken hori da helburua. Bide onean doa ikuspegi hori. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de personas exigen en Gasteiz el cese inmediato de las obras del TAV
Ekonomia
MCC inicia el proceso para elegir el relevo de Jesús Catania en la presidencia
Mundua
NBEko Batzar Nagusiak Gazaren aurkako Israelgo Armadaren erasoaldia gaitzetsi du
Kultura
«Ez naiz testu onak egiteko gai eta musika jarriz neure egiten ditut»
Euskal Herria
Divergencias sobre su definición mantienen el proceso bloqueado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss