GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-19
Bastida ikastolako kideei ametsa egia bihurtu zaie
·Eskuartean erronka berriak hartuta ireki dute ikastetxea modu ofizialean

Gela eroso eta prestatuak, bilera gela, zuzendaritza gela, jangela... Bastida ikastolaren egoitza berriak pozez gainezka dauzka haur, guraso, irakasle eta gainerako herritarrak ere. Orain bi urte heldu zioten erronkari, eta lan gogorra egin ostean atzo zabaldu zituzten ofizialki eraikinaren ateak. Lanean jarraitzeko gogotsu eta erronka berriei eusteko prest daudela adierazi zuten.

BASTIDA

Azken bi urteetako lanaren ordain gozoa jasotzeko unea iritsi zitzaien Bastidako ikastolako guraso, haur eta irakasleei atzo. Duela bi urte, egoitza gisa zuten eraikinak baliabiderik eskaintzen ez zuela ikusita, beste eraikin bat egiteko ametsari heldu zioten, eta ametsa egia bihurtu zitzaien azkenik ikastolako ateak zabalduta. Ikastolako lehendakari Edurne Ramonek adierazi zuenez, «egun gozoa» izan zen atzokoa.

Lehen unean zailtasunak baino ez zituztela ikusten nabarmendu zuen Ramonek. «Ahal izango genuen edo ez galdetzen genion geure buruari», esan zuen. Lan handia eta Araba Euskaraz arrakastatsua tarteko, pixkanaka-pixkanaka ikastola berriaren ametsa itxura hartzen hasi zen. Haurrak irailaz geroztik ari dira eraikin berrian eskolak ematen, eta «zoratzen» daude.

Ordura arte, Udalak utzitako lokal batean ari ziren ikasten, eta bertan hamar gela eta bulego bakar bat baino ez zituzten. Eraikin berriak, ordea, makina bat baliabide ditu. Izan ere, hemeretzi ikasgela ez ezik, irakasle gela, zuzendaritza gela eta jangela ere baditu, besteren artean. Gainera, ikasgai zenbait emateko gelak egokituta daude. «Eraikin majo eta polita da», adierazi zuen Ramonek.

Ikastola berria irekitzeko ohiko agurrak eta eskerrak emateaz gainera, haurrentzat ekitaldiak eta helduentzat eraikinean bisita gidatuak antolatu zituzten atzoko.

Azken urteetan egindako lana handia izan bada ere, Bastida ikastolako kideak gogotsu agertu ziren, eta aurrerantzean ere erronka berriei heltzeko prest. «0-3 ziklo osoa jarri nahi dugu martxan Bastidan; era berean, aurten hasi gara DBHko lehen ikasturtea ematen, eta ziklo osoa eskaintzea da gure helburua». Lehentasuna, ordea, orain arte bezala Bastidan euskarazko eta kalitatezko hezkuntza ematea da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de personas exigen en Gasteiz el cese inmediato de las obras del TAV
Ekonomia
MCC inicia el proceso para elegir el relevo de Jesús Catania en la presidencia
Mundua
NBEko Batzar Nagusiak Gazaren aurkako Israelgo Armadaren erasoaldia gaitzetsi du
Kultura
«Ez naiz testu onak egiteko gai eta musika jarriz neure egiten ditut»
Euskal Herria
Divergencias sobre su definición mantienen el proceso bloqueado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss