GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-19
Nor da aberats berria?
Zumaiarrak beste gairik ez zutela ibili ziren atzo. Goizean goiz jakin zen herriko administrazioak banatu zuela Euromilioi zozketaren sariaren zati bat; bederatzi milioi eurotik gora, hain justu. Berehalakoan, kale bazterretan bolo-bolo zabaldu zen berria. Irabazlearen izena ezagutu nahian-edo Garbiñe Arrietaren administraziora jo zuten askok, eta irabazlea nor zen ez bazekien ere, barruan kabitu ezinik zebilen, pozez gainezka eta azkenean eguna iritsi dela esanez.

Ez da posible; brometan ari zara». Horrelaxe erantzun zion Garbiñe Arrietak anaiari Euromilioi zozketan bederatzi milioitik gorako saria banatu zuela esanez esnatu zuenean. «Baietz, irratian esan dutela», erantzun zion anaiak, sinesten ez ziola ikusirik.

Bere administraziora iritsi bezain laster, berria egiaztatzeko moduan izan zen, ordea; anaiaren modura, irratian berria entzun eta herritar ugari bertaratu baitzen aberats berria zein ote zen galdetzera. Badaezbadako joan-etorria izan zen atzo goizean Zumaiako Martinez Kleiser kalean dagoen loteria administrazio horretan.

Bolo-bolo ibili zen gaia kostaldeko herrian. Edozein kale bazterretan beste hizpiderik ez zutela ibili ziren zumaiarrak, eta hainbat susmo eta errezelo ere sortu ziren egun guztian. Ez da gutxiagorako; izan ere, atzo herritarren batek zehazki 9.652.339 euro irabazi baitzituen.

Garbiñeri makina batek galdetu zion atzo irabazlea agertu ote zen edo zein ote zen susmorik ba ote zuen. Arrietaren esanetan, administrazio batean zail izaten da jokatzen den guztia kontuan izatea, eta zozketa horren kasuan are eta gehiago. «Inoiz baino jende gehiagok jokatu du aste honetan; bote handia zegoen, eta horrek inoiz jolasten ez den jendea ere jokatzera animatu du». Izatez, Zumaian egokitu dena ez da lehenengo saria izan. Inork ez zituen asmatu zenbaki guztiak, eta, ondorioz, gehien asmatu dituztenen artean banatu dute sari potoloa.

Irabazlea, edonor dela ere, seguruenik pozez zoratzen izango zen atzo, baina Garbiñe ere bere barnean kabitu ezinik zebilen. «Guk izugarrizko poza eta emozioa sentitu dugu. Hogei urte daramatzat lan honetan, eta beti egun honen zain egon naiz; azkenean iritsi da».

Ez da Arrietak banatzen duen lehen saria; izan ere, orain dela urte batzuk beste bi sari banatu zituen herrian, baina oraingoarekin alderatzerik ere ez dagoela esan zuen.

Arrietaren esanetan, gainera, jokatzen direnen artean Euromilioi dagoen jokorik zailena da; bai, behintzat, zenbaki guztiak asmatzeko. «Askok esan izan didate: ‘Ez da posible joko honetan asmatzea’. Bada, orain argi geratu da posible dela asmatzea, baita herrian tokatzea ere», azaldu zuen.

Herritarrek ez dute puska batean ahaztuko atzoko eguna seguruenik. Eta ziur asmatzaileak eta Arrietak berak gogoan izango dutela egun hau bizi bitartean. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de personas exigen en Gasteiz el cese inmediato de las obras del TAV
Ekonomia
MCC inicia el proceso para elegir el relevo de Jesús Catania en la presidencia
Mundua
NBEko Batzar Nagusiak Gazaren aurkako Israelgo Armadaren erasoaldia gaitzetsi du
Kultura
«Ez naiz testu onak egiteko gai eta musika jarriz neure egiten ditut»
Euskal Herria
Divergencias sobre su definición mantienen el proceso bloqueado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss