- Top 14
Avironek oinarrizkoena ziurtatu zuen Albiren aurka
·Azken minutuak bat gutxiagorekin jokatu arren, irabazi egin zuen
AVIRON 15 ALBI 9
Aviron: Thiery (Fromont, 71), Gerber, Dourthe (kap), Audrin, Lhande, Vermis (V. Inigo, 50), Tilloles (S. Inigo, 75), Massabeau, Baget, Deen (Davis, 71), Linde, Bergez (Tewhata, 48), Tomuli (Iguiniz, 53), Heguy (Laurent, 48), Coetzee. Albi: Manca, Prats, Subra, Sanchou, Senio, Rees (Stewart, 65), Pages (Boulogne, 75), Misse, Clement (kap), Farini (Ducos, 57), Mela, Marechal, Viol (Pulu, 41), Saby (Ribes, 41), Larrouy (Delpuech, 41). Epailea: M. Rosich (Armagnac-Bigorre). Hamar minuturako Iguiniz kaleratu zuen (65, bortizkeria). Puntuak: Baiona: 4 zigor-kolpe Dourthek (12, 25, 31, 60), drop 1 Vermisek (20). Albi: 3 zigor-kolpe Reesek (6, 10, 47). Gorabeherak: 10.000 ikusle inguru Baionako Jean Dauger zelaian.
BAIONA
Avironek oinarrizkoena ziurtatu zuen Albiren aurka, asko kostata lortu baitzuen garaipena, bigarrena jarraian, eta puntu gehigarriak hurrengo baterako utzi behar izan zituen, aurreko jardunaldian Briveren aurka ez bezala. Irabazi arren, azken jarraitzen dute baionarrek, Brivek Tolosari irabazi baitzion.Eta hainbestean. Izan ere, bat gutxiagorekin izan ziren azken uneetan, baina aurkariek defentsako bonusa soilik lortu zuten. Defentsak erasoak baino hobeak ziren eta Albik, Reesek lortutako bi zigor-kolperi esker, azkar hartu zuen aurrea (0-6). Aviron nahi eta ezinean zebilen jokoari dagokionez, baina Dourtheren hiru zigor-kolpek eta Vermisen drop batek buelta eman zioten partidari (12-6) atsedenaldira joan aurretik. Handik bueltan, Vermisek min hartu zuen, eta baionarrak galduta aritu ziren. Iguiniz kanporatu ostean bat gutxiagorekin aritu arren, garaipenari eutsi zioten.
|