GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-11-20
Ixabel Etxeberria - Irakaslea
Nora goaz?

Behin bazen epaile txiki bat, oso txikia, munduan zehar ibiltzea maite zuena eta ospe handikoa izan nahi zuena. Garai horretan halako gizonek arrakasta handia izaten zuten. Epaile horren herrian bazegoen herrialde berezi bat, askotan oldartzen zena, pozio magikorik ez zeukana haren auzoko galiarrek bezala, baina odolean zeraman askatasunean bizitzeko nahikeria handia.

Azaroko larunbata zen, herrialdeko hautetsi guziak biltzekoak ziren. Batzuek zioten Nasutabakoak zirela biltzekoak bakarrik. Herri horretako mezulariek askotan salatzen zituzten horiek bihurrienak baitziren. Baina ez zen horrela, mota askotako hautetsiak bildu beharrak ziren, etorri beharrak ziren iparraldekoak, hegoaldekoak, mendebaldekoak eta noski ekialdekoak ere.

Baina epaile ttiki harek ez zituen biltzar horiek gustukoak, orduan debekatu egin zuen. Asko debekatu egin zituen pentsatuz hautetsiak kikilduko zirela. Eta haren jauregi ederrean, arma anitzitzez inguraturik, segidaren beha gelditu zen. Ea norbait preso sar zezakeen inguruan zituen gizon txiki beltzei plazer egiteko.

Hautetsiak elkartu ziren egiten zutena oso zilegia iduritzen baitzitzaien erraten zitzaiena egia baldin bazen, alegia eskubideak babesten zituen herrian bizi baziren. Han Txakoar deitutakoa mintzatu zen, fin jokatu behar zela, maite zuten herrian eskubideen bermatzeko beharra zegoela zioen. Elgarretaratzea oso lasaiki iragan zen.

Etxerako bidean aldiz, epaile txikiak norabide guzietan gizon ferdeak kokatu zituen, eskuak armen gainean zituztela. Hautetsi bihurrien artean beldurra hedatzeko?

Eta ipuina egia bihurtu zen...

Aktualitateak beste sorpresarik ere ekarri digu aste honetan gure politikarien bitartez.

Chiracek ozenki erran du bake prozesuari begira Zapateroren politika sostengatzen duela. Ez duke kontraesanik ikusi, orain arte ez baita oraindik deus aintzinatu, beraz urratsik ematen ez dueno frantses politikoek ez dute hitzik erran nahi.

Ségolène hautagai, ezkerrak ekarriko duen aldaketa bakarra izanen ote da? Zeren gizon ala emazte badakigu poderera helduta emaitza berdintsua dela. Gogoan ditugu ezin ahantzia gelditu zaizkigun Tatcher famatuak egin zituen desmasiak, eta preso irlandarrak banan banan gosez hiltzen utzi zituela.

MAM oso haserre ikusi dugu aste honetan Sarkozyri kritikak egiten menturatu delarik, xistuka erantzun diote armadako ministroari! Presidentziarako lehian sartu nahi badu beharko ditu jokamoldeak antolatu UMP alderdian berean aginak zorroztuak baitituzte denek.

Ondoko asteak goaitatu behar zerbaiten argitzen ikusteko... -


Ixabel Etxeberria - Irakaslea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La violencia de género desde la perspectiva médico legal
Euskal Herria
En prision pese a su enfermedad
Kirolak
El virus de la desconfianza sigue activo
Kirolak
Demasiadas facilidades y despistes para poder puntuar
Mundua
Un «escudo humano» de cientos de palestinos impide un ataque israelí
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss