GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-20
Stop Accidentes-ek istripuak ekiditeko neurriak eskatu ditu
Urtean milioi eta erdi pertsona errepideetan hiltzen direla adierazi ostean, Stop Accidentes elkarteko kideek arazoari behar duen arreta ez zaiola eskaintzen salatu zuten atzo egindako protesta ekitaldian. Ezbeharretako biktimak gogoratzearekin batera, istripuak ekiditeko neurriak eskatu zituzten eta horretarako ezinbesteko jo zuten eztabaida soziala.

BILBO

Stop Accidentes elkarteak protesta ekitaldia egin zuen Bilboko Indautxu plazan atzo, Errepideetako Indarkeriaren Biktimak Gogoratzeko Munduko Egunean. Elkarretaratzearen bitartez, errepideetan hil diren edo bizi guztirako zaurituta geratu diren pertsonak gogora ekarri nahi izan zituen elkarteak.

Hark adierazi zuenez, urtero-urtero milioi eta erdi lagun hiltzen dira munduan errepidean gertatzen diren istripuetan. Arazoak, «hala eta guztiz ere, ez du beste giza hondamendi batzuek sortzen duten oihartzuna», kideen ustez.

Elkartearen esanetan, pertsonen mugikortasuna gizarteak duen arazo larrienetako bat da egun, eta konpondu gabe dago. «Axolagabetasun eta ezjakintasun handia dago, eta gidari batzuen arduragabetasunak biktimen bakardadea handitzen laguntzen du», azaldu zuen.

Arauak bete

Horregatik, Stop Accidentes elkarteak jokaera aldaketa bultzatzeko eztabaida sortzea du helburu. Alde horretatik, arauak bete daitezen, errepideetan agente gehiago egon daitezela eskatzen du, bai eta zigor kodea aldatzea eta delituak tipifikatzea ere.

Aipatutakoak ez dira, baina, erakundeak dituen eskaera bakarrak: «Europako Gobernuak ibilgailuen abiadura mugatzeko beharrezko neurriak hartzeko eskatzen dugu, kaxa beltzez eta segurtasuneko azken sistemaz hornituta».

Halaber, zirkulazio-istripuen biktimentzako erakunde-arreta eskatu zuten atzoko ekitaldian. «Gure herria suntsitzen duten beste indarkerien biktimek duten arreta bera», esan zuten.

Stop Accidentes elkartearen arabera, gainera, ezinbestekoa da errepide istripuen biktimek eta haien senideek behar duten laguntza izatea. Helburu hori lortze aldera, hain justu ere, adierazi zutenez, zirkulazio istripuen biktimentzako laguntza eskaintzeko sare sozial bat sortzen ari dira.



Una hombre fallece en un siniestro en Eibar

DONOSTIA

Un hombre de 56 años, vecino de Zarautz, falleció ayer en Eibar como consecuencia de un accidente de tráfico ocurrido en la A-8. El siniestro se registró a las 18.55 cuando el turismo en el que viajaba se salió de la calzada y colisionó con la mediana.

La víctima, JM.E.I, fue rescatada del vehículo, pero debido a la gravedad de las heridas falleció.

Por otro lado, un total de cuatro personas resultaron heridas ayer de diversa consideración en tres accidentes de tráfico. El primero de los siniestros se registró a las 16.00 en la incorporación a la N-I desde la A-8 en Donostia, cuando un vehículo se salió de la calzada y volcó. El conductor, H.K. de 34 años, resultó herido.

Poco después, a las 16.15, un turismo, que circulaba por la N-634, se salió de la calzada en Etxebarri y los dos ocupantes resultaron heridos.

El tercer siniestro destacado de la jornada se registró a las 17.00 en Bergara. Dos turismos, colisionaron frontalmente y, como consecuencia de la colisión, el conductor de uno de los vehículos, JV.S.F., de 48 años de edad, resultó herido.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La violencia de género desde la perspectiva médico legal
Euskal Herria
En prision pese a su enfermedad
Kirolak
El virus de la desconfianza sigue activo
Kirolak
Demasiadas facilidades y despistes para poder puntuar
Mundua
Un «escudo humano» de cientos de palestinos impide un ataque israelí
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss