GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-20
Batasunarekin hitz egitea defendatu dute PSEko kideek
Alderdiaren ekinbide politikoa indartzeko ekitaldia bilakatu zen atzo Bilboko Euskalduna Jauregian PSEk antolatutakoa. Patxi Lopez eta Rodolfo Ares PSEko buruak Batasunarekin elkartu izanagatik auzipetuak izan direlako, horiei babesa adierazteko ekimen gisa izendatu zuten ekitaldia PPri eta ezker abertzaleari kritikak eta ohartarezpenak egiteko baliatu zuten. Elkarlanerako gonbita ere egin zieten PPko kideei.

BILBO

«Bake prozesuan aurrera egitearren, hitza erabiltzeagatik inorren aurrean justifikatu gabe» Batasunarekin hitz egitea defendatu zuen atzo Bizkaiako PSEkoburu Jose Antonio Pastorrek Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian. Hain zuzen ere, Batasunarekin bildu izanagatik Rodolfo Ares eta Patxi Lopez PSEko buruen aurka PPk aurkeztutakosalaketari aurre egiteko ekitaldia izan zen atzokoa; PSEren ekimen politikoa indartzeko, ezker abertzalearen aurka jotzeko eta PP alderdiari elkarlanerako eskua luzatzeko baliatu zuten berau.

PSEko mila hautetsi eta militante inguru elkartu ziren atzo Euskaldunan egindako ekitaldian, alderdiko idazkari nagusi Patxi Lopezi eta koordinatzaile Rodolfo Aresi babesa eskaintzearren. Eurek, aldiz, ez zuten hitza hartu. Hiru interbentzio izan ziren ordubete pasatxo iraun zuen ekitaldian, eta guztietan ezker abertzaleari «legalitatera itzultzeko eta ezarritako joko arauak onartzeko» deiak jaso ziren. Baita EAJren eta PPren aurkakoak ere.

Alderdiaren diskurtsoa partekatu zuten hitzaldietan, Txarli Prietok, Arabako PSEko idazkari nagusiak, alderdiaren eta prozesu politikoari ekiteko duten zilegitasunaren defentsan sakondu zuen. Gipuzkoako PSEko buruak, Migel Buenek, aldiz, ezker abertzalearen aurkako hitzak izan zituen nagusi. Eta azkenik,Bizkaiko PSEko idazkari nagusiak, Jose Antonio Pastorrek, PPren aurkako hitzak elkarrizketa politikoaren defentsarekin tartekatu zituen. Berau izan zen ere eskuineko alderdiari prozesuari begira elkarlanerako eskua luzatu ziona.

PSE, bakerako «bermea»

Eguerdiko hamabietarako jendez gainezka aurkitzen zen ekitaldiari hasiera emateko ardura «Juventudes Socialistas»eko buru Ekain Ricori egokitu zitzaion. Lopez eta Ares goraipatu zituen «egin behar zutena egin zutelako»: Batasunarekin elkarrizketatzea. Aste honetan bertan, JSEk, prozesu politikoaren harirako harreman dinamika hasiko duela aurreratu du, eta Segi gazte erakundea baztertuko duela gaineratu.

Txarli Prietok, Euskaldunako ekitaldiaren zioa zein zen argitu zuen: PSEren izatea «zikindu» nahian dabiltzanei erantzutea. PPren jardun politikoa hortan datzala azaldu zuen, PSE indargabetzearren alderdiaren izaera «zikintzea». «PPri esan behar zaio, Justiziari esan behar zaio eta Espainiako gizarteari esan behar zaio alderdi sozialista ez dela arazoa; bake prozesua ongi atera dadila tematuta gaude herriaren eta askatasuna bermatzeko», adierazi zuen Arabako PSEko buruak, arazoa kale borroka eta «mendian tiroak boteaz agertzea» direla zehaztuz. «Askatasunerako eta bakerako berme bat gara», gaineratu zuen honek, alderdiaren ibilbidea goraipatuz.

Zuzenbidezko Estatuari zor zaion errespetuaz mintzo, Justiziari inolako kritikarik ez diola egingo esanez ekin zuen hitzaldia Migel Buenek, baina bere «sen onak» zehozerk «huts egiten» duela esaten diola gaineratu zuen, Ares eta Lopez auzipetzearen inguruan. Gainera, PPkohainbat kide ere Carmelo Barriok, PPko EAEko idazkari nagusiak, ezarritako helegiteagatik «lotsatuak» daudela esan zuen, horren atzean «krudelkeria» dagoelako.

PP baino «ausartagoak»

«Oso larria da aurkari politikoa espetxeratu nahi izatea; aurkaria kode penalaren bidez neutralizatu nahi izatea, ekimen politikoa erabili ordez, lotsagarrikeria da», nabarmendu zuen Buenek birritan. Paradoxikoki, horixe bera egozten die, besteren artean, Batasunak eurei.

Baina hitz gogorragoak izan zituen honek Batasunaren eta, oro har, ezker abertzalearen aurka. «Kale borroka eta politika bateraezinak» direla, eta prozesuan «mugak» daudela esan zion ezker abertzaleari, eta horiek onartu behar dituela politika egin nahi badu. Gipuzkoako PSEko buruak, gainera, Jesus Egiguren izan zuen ahotan, beragatik duen miresmena aipatuz eta «bakea lortzearren» egindako lana goraipatuz.

Bizkaiko PSEko burua izan zen, Jose Antonio Pastor, Batasunarekin biltzeko duten eskubideaz mintzatu eta defendatu zuena, baina era berean ezker abertzalearen aurkako kritikak izan zituen ahoan behin eta berriz. Gogorrago aritu zen, hala ere, PPren aurka. Baina, idatzitako gidoia «apurtu» zuen, bere esanez, ekitaldiko une batean: PPri prozesuan elkarlanean aritzeko eskua luzatu zion, eurak baino «eskuzabalagoak eta ausardia gehiago» dutelako.

PPren erantzuna azkar iritsi zen. PPko EAEko idazkari nagusiak, Carmelo Barriok, «akelarre sozialista» gisa definitu zuen PSEren ekitaldia, eta eurek «ETAren porrota lortzeko» dutela eskua luzatua erantzun zien. Justiziaren eta PPren aurka egitea gaitzetsi zuen, eta Barrioren ustez, PSOEk hartu duen norabidea «okerra» dela badakitelakoegiten dituzte PSEkoek adierazpen horiek.



Tienden la mano al PP, «pese a no ser demócratas»
G.M.
BILBO

Jose Antonio Pastor, secretario general del PSE de Bizkaia, fue quien se extendió durante más tiempo en su intervención y quien más puntos trató durante su discurso. Inició su intervención advirtiendo que «estamos en momento crucial para este país, y los socialistas estamos llamados a ser protagonistas». Definió esa importancia señalando que «lo que hoy está en juego es el estancamiento definitivo de nuestro sistema democrático».

Pastor exigió «posiciones de firmeza ante las adversidades» en una situación que, según reconoció, «no es buena». Acto seguido pasó a arremeter contra el PP por «la labor que realiza en busca del desgaste político del PSE», en la que enmarcó la querella contra López y Ares. Tuvo palabras muy duras contra la formación que preside Mariano Rajoy: «No aceptan lo que el pueblo soberano dijo en las urnas ­en referencia al cambio de Gobierno­, porque no son demócratas». Prosiguió afirmando que el PP «provoca miseria», que «no son capaces de asumir la democracia» y que «les desborda la rabia», pero acto seguido les tendió la mano para cooperar en el proceso abierto.

Buen: «Gasolinak olibondoaren adarra ere erre» dezake»

Kale borroka izan zen hitza hartu zuten PSEko hiru buruen ahotan behin eta berriz entzun zena. Baina Gipuzkoako idazkari nagusi Migel Buen izan zen gogor aritu zena ezker abertzalearen aurka. Politika eta kale borroka «bateraezinak» direla esan zuen Batasunari egindako mezuan, eta ohartarazpena ere zorrotz eman zuen: «Gasolinak gauza asko erre ditzake. Pertsonak erre ditzazke, Herriko Etxeak erre ditzazke, kutxazaina erre ditzazke, baina gasolinak olibondoaren adarra erre dezake, eta baita itxaropen asko ere». «Legalitateari» begira tinko arituko direla gaineratu zuen. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La violencia de género desde la perspectiva médico legal
Euskal Herria
En prision pese a su enfermedad
Kirolak
El virus de la desconfianza sigue activo
Kirolak
Demasiadas facilidades y despistes para poder puntuar
Mundua
Un «escudo humano» de cientos de palestinos impide un ataque israelí
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss