GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-20
Patxi Zabaleta berriz hautatu dute Aralarreko buru
Datozen bi urteetan Aralarrek landu beharreko ildo politikoa, zuzendaritza eta koordinatzaile nagusia hautatu dituzte Aralarrek Bilboko Euskalduna Jauregian egin duen III. Kongresuan. Kideen %93ren bozak eskuratu zituen atzo Patxi Zabaletak, eta, hala, Aralarreko koordinatzaile nagusi hautatu zuten berriz.

BILBO

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusi hautatu dute berriz militantziaren %93ren bozak eskuratuta. Aste bukaeran Bilboko Euskalduna Jauregian egin dute Aralarren III. Kongresua, eta atzo berriz hautatu zuten Zabaleta alderdiko buru. Gainera,datozen bi urteetan alderdiaren zuzendaritza osatuko duten kideak ere aukeratu zituzten atzo.

«Ezkerra Berri» goiburua izan du Aralarren kongresuak, eta datozen bi urteotan alderdiak izango duen jardun politikoan adosteaz gain,epe horretanzuzendaritza osatuko duten kideak hautatu zituzten. Horiek hala, honakook osatuko dute Aralarreko zuzendaritza batzorde berria: Jon Abril, Iñaki Aldekoa, Eneka Arantzabal, Mikel Basabe, Ainhoa Beola, Oxel Erostarbe, Itziar Gomez, Dani Maeztu, Iosu Murgia, Aritz Romeo eta Patxi Zabaleta. Azken hori koordinatzaile nagusi lanetan ibiliko da.

Zuzendaritzako kide guztien aurkezpenak egin ostean,Patxi Zabaleta bertaratutako hamarnaka kideei zuzendu zitzaien, eta Aralarreko kideei elkarlanerako deia egin zien. Pozik agertu zen Zabaleta datozen bi urteetarako ildo politikoan adosteagatik. Euskal Herria ezkerretik eraikitzeko apustuan indarberriturik izango delakoan agertu zen.

Aralar «ezker abertzale politikoan» sartzen dela berretsi zuen koordinatzaile nagusiak, eta oraingoz aukera bat den une politikoan normalizazioa xede izango dutela aipatu zuen. «Bakea», «amnistia» eta «bizikidetza» euren aldarrikapenak izango direla adierazi zuen, eta erronka horiei «buru-belarri» eutsiko dietela azaldu.Izandako zuzenketak eta kritikak aintzat hartuko dituela ere adierazi zuen. Horiei esker, eztabaida emankorragoa izan dela gaineratu zuen.

Alderdiko Irauli barne korronte berriak egindako zuzenketa partzialak larunbatean onartu zituzten, eta atzo, Zabaletak birritan adierazi zuen Ekhotopian jasotako printzipioak indarrean daudela; modu horretan, Irauliren eskakizunei erantzun nahi izan zien koordinatzaile nagusiak.

Nafarroa Bai-ri buruz ere aritu zen. Zabaletak «aldaketarako tresna» eta «berme bakarra» dela nabarmendu zuen.



Ezker Batuarekin koalizioa egiteak hautsak harrotu ditu alderdian
G.M.
BILBO

Birritan aipatu zuen atzo Patxi Zabaletak Aralarren barne estatutuak aurrerago aztertuko dituztela. EBrekin hitzartutako koalizioa dela-eta «erabakigarriak» izango direla baieztatu zuen, gainera. Izan ere, erabaki horrek hautsak harrotu baititu, batik bat Arabako taldearen esanak direla-eta.

Aralarreko barne estatutuek diotenaren arabera, herriko batzordeek erabakitzen dute hauteskundeetara nola joan. Estatutu horri erreferentzia eginez, Arabako kideek afera hori aipatu zuten. Izan ere, EBrekin hitzartutako koalizioa Batzar Nagusietara eta Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako hiriburuetara aurkeztuko baitute. Zuzendaritzak hartu- tako erabakia da.

Alde horretatik, herri batzordeen erabaki esparruaren eta Zuzendaritzak EBrekin koalizioan joateko erabakiaren arteko talka gertatu da III. Kongresu horretan. Patxi Zabaletak berak jakinarazi zuen estatutuak ez dituztela oraingoan ukitu, hemendik urtebetera landuko dituztelako. Orain, talka horren gaineko azkeneko erabakia Aralarreko Berme Batzordearen esku dagoela azaldu zuen alderdiko buruak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La violencia de género desde la perspectiva médico legal
Euskal Herria
En prision pese a su enfermedad
Kirolak
El virus de la desconfianza sigue activo
Kirolak
Demasiadas facilidades y despistes para poder puntuar
Mundua
Un «escudo humano» de cientos de palestinos impide un ataque israelí
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss