GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-26
Autodeterminazioa blokeoa gainditzeko gakotzat jo dute
·Autodeterminazioa eta lurraldetasuna agendan sartzeko eskatu du Alvarezek

Euskal Herri osoan zabaltzen ari da autodeterminazioaren aldarria. Donostiaren txanda iritsi zen atzo eta Konstituzio plazan egindako ekitaldi batean, blokeoa gainditzeko autodeterminazioa eta lurraldetasuna agendan kokatu behar direla nabarmendu zuen Joseba Alvarezek.

DONOSTIA

Mirakruz gaina, Antiaguako tunela eta Anoetako estadioa izan ziren autodeterminazioaren aldarria kaleratzeko abiapuntuak. Dozenaka lagun bildu zituzten martxek Euskal He- rri- ak egun pairatzen duen esparru juridiko «zatikatzailea» irudikatu zuten. Hiru martxak Donostiako Konstituzio plazan batu ziren, txalapartaren soinuaz lagundurik.

Zazpi lagun igo ziren lehenik agertokira, Euskal Herria osatzen duten zazpi herrialdeak eskuan zituztela, eta bertan, guztien artean Euskal Herria marraztu zuten. Ondoren, Euskal Herria esparru desberdinetatik eraikitzen ari diren hamar lagunek Euskal Herriaren etorkizunak «zer eta nolakoa izan behar duen» erabakitzea euskal herritarrei dagokiela adierazi eta autodeterminazioaren aldarrikapena egin zuten. Donostiako presoen egoera ez zuten ahaztu eta dantzariek haiei eskaini zieten ohorezko agurra.

Agurraren ostean, Joseba Alvarezek hartu zuen hitza eta egungo egoera ezker abertza-leak eramandako borrokaren ondorioa izan dela nabarmendu zuen. «Kartzelan dauden horiengatik, lanean jarraitzen dugunongatik eta bidean bizitza eman duten horiengatik gaude gauden unean», adierazi zuen, eta txalo zaparrada batek babestu zituen Alvarezen hitzak.

Ezker abertzaleak aukera hau alferrik galtzeko prest ez dagoela adierazi zuen, eta prozesuak bizi duen blokeo egoeraren gakoa prozesuaren norabidean datzala esan zuen Batasu- neko mahaikideak, baita autodeterminazioa eta lurraldetasuna agendan sartu beharreko elementuak direla erantsi ere.

Gakoa norabidean baldin badago ere, Gobernu espainolak erabiltzen duen errepresioak egoera zaildu egiten duela azaldu eta PSOEk eta EAJk «ezezko blokea» egin dutela adierazi zuen Alvarezek. Prozesuak aurrera egin dezan ezker abertzaleak lanean jarraituko duela gaineratu zuen mahaikideak, eta horretarako jende guztiaren beharra dagoela adierazi zuen.

Hamaika deialdi

Donostiatik at ere, autodeterminazioaren aldarria presente egon zen. Durangon, adibidez, 45 lagun batu ziren atzo elkarretaratzean eta eguerdiko 12.00etan herri krosa, bazkaria eta manifestazioa izango dira gaur. Zarautzen eta Errenterian ere ekitaldia egin zuten dozenaka lagunek datorren larunbateko autodeterminazioaren aldeko manifestazioak aurkez- teko. Gatikan ere ekitaldia egin zuten atzo. Irunek ere hitzordua du gaur, eskualde mailako manifestazioa izango baita.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
De Juana, en observación tras ser hospitalizado
Jendartea
Masivo rechazo a la incineración en Lasarte-Oria
Jendartea
«Solo nuestra movilizacion lo parara»
Euskal Herria
«Mostrar el crecimiento de Ahotsak nos dará más fuerza para favorecer el diálogo y el encuentro»
Ekonomia
Fallece un trabajador en una obra en Donostia
Euskal Herria
La izquierda abertzale presenta su iniciativa electoral en Nafarroa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss