GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-26
Liburu aurrerapena
Jokin Gorostidi, autobiongrafia
«Jokin Gorostidi, autobiongrafia», Itziar Aizpuruak soilik idatz zezakeen liburuaren izenburua da. Txalaparta argitaletxeak laster plazaratuko duena ez da Gorostidiri buruzko biografia bat ere; Aizpuruak dioen legez, «Jokinen historia, pertsonala izanik ere, kolektiboa delako. Txabi, Josu, Xanti, Jokin... Euskal Herriaren alde borrokatu duten hamaika gizon-emakumeen biografia da». Orriotan, «Epaiaren zain» pasartea jasotzen da.

Epaiketa hasi ze- nean, bertan behera utzi behar izan zituzten Burgosko ihesaldiaren inguruko kontuak. Ez epaiketagatik, ordurako azken horma handia zulatzea soilik falta baitzitzaien kanpora ateratzeko. Lan hura, ordea, ezinezkoa izan zitzaien, zorrotz zaintzen baitzuten egun haietan, eta birabarkiarekin aterako zuketen zarata hain handia izanik, ez zen posible aurrera egitea. Lehenago ere zarata disimulatu nahian aritu ziren, baina handik aurrera ezinezkoa zen zarata ezkutatzea; gainera, handik egun gutxira, funtzionario batek zuloaren sarrera aurkitu zuen.

Abenduaren 10etik epaia jakin arte, 18 egun igaro behar izan genituen. Ez zen normala hainbeste egun itxaron behar izatea ere, baina ez zen harritzekoa, zenbait gauza kontuan hartuta: batetik, bai Europan, bai Espainiako Es- tatuan, eta zer esanik ez Euskal Herrian, izan zen erantzuna; eta, bestetik, Beihl kontsularen bahiketa. Hark guztiak frankismoa jokoz kanpo harrapatu zuen, ez bait- zuen horrelakorik espero, ez, behintzat, nazioartekoaren eta diplomaziaren erantzuna eta, beraz, denbora behar izan zuen zenbaiten onespena lortzeko bere asmoak aurrera eramateko. Georges Pompidouk, esate baterako, ez zuen ahorik zabaldu, ezta AEBetako administrazioak ere. Francorentzat nahiko laguntza zen hura.

Egun haietan denetarik izan zen. Euskal Herrian, haserrea, borroka eta, batez ere, urduritasuna gailendu ziren, jakin ahal izan genuenez. Neskek buruari hamaika buelta eman genizkion barruan, eta ziur mutilak ere antzera ibiliko zirela. Asko zirenez, entretenimendu handia izango zuten gure aldean. Egunero patioan zenbait buelta ematen genituen, gehiegi ere ez, ez erotzeko, patioa oso-oso txikia baitzen, eta eguraldia gordina: elurra mara-mara eta izotza egunero.

Gure andrekotea ha- sita zegoen egunonak eman eta, gure hotza eta gabeziak ikusita, kafesneren bat edo beste berotzen su txikian. Bide batez, bere kaiola epe- lean sartzen ginen, eta apur batean bazen ere, epeltzen ginen. Han egiten zuen hotza, han! Zirrikitu guztietatik haize izoztua sartzen zitzaigun. Ahal genuenean irakurtzen genuen, eta gainontzean abokatuen bi- sitaren zain igarotzen genituen orduak. Egunero ere ez, baina maiz etortzen ziren, eta haiekin pasatzen genuen arratsalde osoa, kontu kontari, batez ere kanpoko berriak eta gure mutilenak jakin nahian. Adar joka ere bai, gure hiru abokatuak gazteak baitziren.

Gogoan dut kartetan ere egiten genuela gauez. Karta jokoak guztiz debekatuta izaten dira espetxe guztietan, baina denetan jokatzen da, eta joko askotara, gainera. Gure kartak, ordea, oso bereziak ziren, geuk egindakoak, kartoi puska txikiekin eta boligrafoz nola-halako marrazkiak eta zenbakiak eginda. Punttuan, seiko urrean eta txintxoian jolasten ginen. Musean ezin, hiru baikinen. Kezkak eta urduritasunak ez zuen alde egiten, egia da, baina bagenuen nonbait itxaropenerako tokia.

Hilaren 14an idatzi nion Jokini epaiketa amaitu ondorengo lehen eskutitza.

«Nire maite bakarra: Ayer te escribí mi primera carta, pero ésta no te llegará, bihotza, ya que la censura no la ha aceptado, así que maitea, ésta es mi primera carta para tí tras los maravillosos días que hemos pasado juntos. Sí, bihotza, han sido días únicos e inolvidables, y ello por muchas razones. Nuestro reencuentro ha sido fabuloso; la moral reinante entre todos ha sido única, y nuestra fuerza es inmensa, maitea. Estoy tan contenta y fuerte que no me es posible darte a entender cuanto siento, pienso y amo. Maitea, siempre he sido muy feliz contigo, y quiero que sepas con toda certeza, que ahora, en estos momentos, lo soy mucho más, a pesar de no sentirme entre tus brazos y no vivir tus caricias (...). Maitiatxo, puedo decirte que siempre vivirás en mí aunque nos separen cárceles y miles de kilómetros mientras sigamos siendo como hasta ahora Jokin-Itziar, siempre los dos, mirándolo todo bajo un mismo prisma. Cada momento del día, tanto en mis actuaciones como en mi pensamiento estás tú, es decir, vivo contigo, por lo que esa separación no existe más que físicamente, que a mi modo de ver, nire bihotza, es la separación más ínfima entre dos personas».

Gabon Egunean, Anai Arteak Iparraldean zuen lokaletan, bertako lehendakari zen Telesforo Monzonek Beihl Alemaniako kontsula Europako herrialderen baten aske utzi zutela jakinarazi zuen, eta Alemania Federalean bertan agertu zen kontsula.

«Beihl kontsula askatu dugu. Gure helburua mundu osoko arreta erakartzea zen gure herriaren existentziarengana eta bere erabateko askatasuna lortzeko bere borroka borondate haustezinarengana: indepen- dentzia, Hego eta Ipar Euskadiko lurraldeen batasuna eta euskal estatu moderno baten ezartzea, demokratikoa, euskalduna eta sozialista», adierazi zuen ETAk, agiri baten bidez. Ekintza hark mundu osoko begiak Euskal Herrira begira jarri zituen, eta lagungarria izan zen une hartan, ETAren bidez Euskal Herria epaitzen ari baitziren.

Kontsula epaia jakin baino lehen askatzeak epaiari buruzko baikortasuna besterik ez zuen adierazten, nire aburuz. Kasu hartan, Erakundea erratu egin zen. Gabonak ere gainean zeuden, eta Erakundearen borondate onaren seinaletzat ere hartu zitekeen erabaki hura, hark epaimahaiaren erabakian eragina izan zezakeelakoan.

Abokatuek eta auzipetuok, esan beharra dago, ez genuen susmo txikienik ere jasoko genituen zigorren inguruan. Euskal herrietan eta nazioartean izandako erantzunak esperantzari ateak ireki zizkion.

Senideak ere guri begira genituen, ea zer esaten genuen guk, baita abokatuek esaten zutenaren zain ere, gainerakoan irrati eta egunkarietan jasotakoetatik edaten baitzuten. Familia osoak han ibili ziren epaiketak iraun zuen bitartean, eta tinko eta harrotasunez eutsi zieten hango gertaerei. Senideek erakutsi zuten jarrera ez dugu inoiz ahaztu izan Jokinek eta biok. Egia esan, ez genuen gutxiago ere espero gure familiarengandik, hein handi batean, bion izaeraren erroak haiengandik baitatoz.

Ahizpa gaztearen eskutitza abenduaren 20an jaso nuen, eta honela esaten zuen: «Aquí todos estamos como alma en pena esperando lo que decidan. Según la prensa de esta mañana, no se sabrá nada hasta después de navidades. Este año aunque no hemos puesto el Nacimiento, a amatxo se le ha ocurrido poner en la sala el Niño Jesús entre tules blancos, con unas ramas verdes, enfrente una vela rosa (que por cierto debe de ser tuya), y al lado del Niño Jesús las fotos de Jokin y la tuya».

Ni ume txikia nintzenetik, gure amak beti jarri izan zuen jaiotza etxean, oso ederra, gainera, eta ia herri osoa gure etxetik pasatzen zen hura ikustera. Jokin ere, lagunen artean jaiotza egin eta hura bizkarrean hartuta etxez etxe ibiltzen omen zen lagunekin, Gabon eskean. Guk, berriz, taldean dantza eginez eramaten genuen Gabon eskea apaizen babesarekin, urtean zehar haur ekitaldiak egiteko lagungarri gisa.

Hilaren 26an, epaiketan parte hartu zuten abokatu guztiek epaiketaren akta sinatu zuten Burgosen, eta abenduaren 28an berriro ere hara agertu behar zutela jakinarazi zieten. Beraz, ordurako epaia emango zuten susmo sendoa zegoen.

Bezperan bidali nion gutuna Jokini, abenduaren 27an: «Ayer estuvieron visitándonos nuestros tres abogados y estamos al corriente de las pocas noticias existentes. Supongo que también os visitarían a vosotros, pues ya sabes que vinieron a la firma del acta. Parece ser que no pudieron llegar todos a tiempo por el mal estado de las carreteras, y por lo mismo, también han tenido que hacer noche aquí, así que esta mañana nos han visitado. Parece ser que la sentencia será dada esta semana, y es posible que sea este próximo martes. Bihotza, sólo te diré, y como bien sabes con toda sinceridad, que me encuentro muy animada. Quisiera que me sintieras más cerca de tí que nunca aunque sé que es difícil que puedas sentir mi presencia, pero quiero que sepas que estoy ahí contigo tanto con el pensamiento como con el corazón, y que te quiero con todas mis fuerzas. Sé que tu fuerza moral es muy grande, pero quisiera que mi presencia por medio de estas líneas hiciese que esa gran fuerza tuya fuese aún más fuerte y auténtica. Quizás para el recibo de esta carta tengamos ya el regalo de Navidad. Piensa que lo estoy compartiendo contigo, que estamos los dos juntos viviendo esos momentos. ¡Animo bihotza, en esta gran etapa de nuestra vida!».

Azkenean, Inozenteen Egu- nean jaso genuen Gabon oparia, abenduaren 28an. Ohiko orduetatik kanpora jaso genuen abokatuen bisita. Gau hotza zen, eta mutilekin egon ondoren etorri ziren guregana. Antza denez, eztabaidan ibili ziren, haien arteko zein etorri guregana, erabakiaren berri ematera. Epaia ezagutzen azkenak ginen emakumeok.

Bederatzi heriotza zigorren berri eman ziguten. Izan ere, batzuk heriotza zigorra bikoizturik zuten. Tartean nire bihotzeko maiteak! Eta baita garai hartan Joneren bikotea zenak ere! Aho zabalik, zer esan jakin ez, negarrari ihes egiten utzi nahi, eta tinko eutsi arren, urdailak traizionatu ninduen. Goragalea zetorkidan urdailetik ahora, eta bat-batean zuri-zuri jarri nintzen. Kamamila ekarri zidaten, baina ez dut gogoan hartu nuen ala ez. Gauza bakarra dakit: gaur egun ere oka hasten naiz kamamila hartzerakoan. Gure zigorren berri entzun nuen ere ez dut gogoan. Burua erotzear nuen, eta nire taupadak kanpotik ere entzuteko modukoak izango ziren.

Hiru kideri heriotza bikoiz- teak irakurketa argia zuen: hirurak, edo bat edo bi, garbitu nahi zituzten. Gure izozgela zantar hartara igo ginenean, komunera jo genuen besarkada bero batekin hirurok elkarri laguntza eman nahian. Negarrari bidea egiten utzi nion, nahi beste, eta Jokini deitzen nion etengabe, berarengana eraman nintzaten eskatuz. Jone eta biok bete-betean hartu gintuen heriotzaren itzalak, eta Arantza errudun sentitzen zen, bera libre utzi baitzuten eta bere bikoteak ez baitzuen heriotza eskaerarik.

Ohean dardarka, lo hartu ezinik baina lorik hartzeko gogorik gabe egon nintzen. Kumutxen bat eginez gero, berehala negar zotinka esnatzen nintzen. Dagoeneko, heriotzaren atariko kapera edo gela hartan sartuko zutela, eta... bere albora deituko ote ninduen zalantzan. Etorriko ote ziren nire bila bere ondora eramateko? Ez nuen besterik buruan.

Ni bezain abailduta zegoen Jone, nire kontsolamendurako esaten zidan hirurak ez zituztela garbituko, eta inor izatekotan, hura bere senarra izango zela, epaiketa guztiz sumarioan Manzanasen aurkako ekintzaren egile bezala agertzen zelako. Nik, berriz, hirurak hilko zituztela erantzuten nion, bestela ez baitzuen zentzurik heriotza zigorra bikoizteak.

Etengabe hitz egiten nion nire baitan Jokini: «Kuki, mesedez, ez pentsa gogorragoa izango denik azken momentuak zurekin bizitzea, ez bizitzea baino. Alderantziz, maitea. Zure ondoan azken une arte egon nahi dut eta, ahal bagenu, gure gorputzak bat eginik haurdun geratuko naiz, saiatuko naiz Aralar izaten nire sabelean zu joan aurretik, beharbada azken borondatean hau ere sar daiteke. Honela, Aralar ikustean zeu ikusiko zaitut eta zurekin biziko naiz beti». Horrelako kontuei bueltaka eman nituen bi gau luze, egun oso bat, eta beste baten erdia.

Jokinek egun haietan sentitu zituenak, berriz, bilduta daude lehenago ere:

«Gabon bezperan, zera galdetu zidan Bandresek: “Jokin, zer nahi zenuke ekartzea Gabonak ospatzeko?’’». «Begira esan nion ekar diezadakezun opari onena pepa bat da». Heriotzari deitzen genion pepa eta herri-mobilizazioan pentsatuz esan nuen hura. Eta abenduaren 28a zen abokatuak espetxeko mintzalekura berriz etorri zitzaizkigunean Bandres, Jose Antonio Etxebarrieta eta beste bat, eta zera esan zidan Bandresek, ez dakit urduri zegoelako bera ere ala horrela atera zitzaiolako: «Mira Jokin, me has pedido una ‘pepa’ y te traigo una más de regalo. Te traigo dos». Hantxe ginen heriotza zigorra genuen seiok. Eta hauxe erantzun nion, ziplo: «De puta aldaba. Va a servir para que se movilice más nuestro pueblo».

Abokatu-mintzalekuan burdinak eta kristalak zeuden, eta Jose Antonio Etxebarrietak, erakundeko militantea bera ere, esan zidan beste aldetik: «Mira Jokin, si no hubiera esta verja y este cristal, te pegaba una hostia...» Eta gogoratzen naiz ihardetsi niola, erdaraz: «Zergatik? Ez al dugu mezu hori kalean iragarri? Ez al dugu esan gure bizia emateko prest gaudela? Zertan gabiltza orduan?». Isil-isilik geratu zen.

Heriotza bat eskatzea itxaroten genuen, baina bakoitzari bi ematea sorpresa izan zen. Ondoren egin genuen balorazioan, botere-borroka baten ondorio iritzi genion sententzia hari.

Momentu larriena, beharbada, abenduaren 30ekoa izan zen. Abokatu guztiak etorri ziren mintzalekura, eta hura guztia tetrikoago bihurtzeko, espetxeko argia joan zen une hartan eta kandelekin jarri ziguten mintzalekua. Guk ez genekien ezer, eta abokatuak Eusko gudariak abesten hasi ziren... Orduan bai sortu zitzaigula halako korapilo bat barrenean. Nik uste dut %90ean etsita geundela. Heriotza-zigor bat kendu, baina bestea ezarriko zigutela uste genuen bete-betean.

Sententzia iragarri eta hurrengo berrogeita zortzi orduak erabakigarriak izan arren, hala ere, nik lo egiten nuen. Eta kide batek, maitekiro Zaharra deitzen genionak, «Cabrón» oihukatzen zidan, berak ezin baitzuen inola ere lorik egin.

Gogoratzen naiz kristoren haserrea ematen ziola Itziarri ere nik hain ongi lo egiteak. Beharbada, aldentzeko edo denbora irabazteko modu bat zen. «Gertatu behar dena gertatuko duk», pentsatzen nuen nik lotara joan aurretik, eta lo egiten nuen.

Itziarrek galdetu zidan, ea nire azkeneko borondatean berarekin egon nahi nuela eskatuko nuen. Bazekien ni setatsua nintzela eta bere dudak edukiko zituen, beharbada. Inori kasurik egin gabe aurrera jotzeko kapaz nintzela pentsatuko zuen. Baietz agindu nion, noski. Ordu hura iristerakoan eskatuko nuela berarekin egon nahi nuela azken aldiz».

1970eko abenduaren 30ean, Ministro Kontseiluaren ondoren, Francok bertan behera utzi zituen bederatzi heriotza zigorrak, bizi osorako kartzelaren ordainetan. -

ENTRESAKA_DATOA

 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
De Juana, en observación tras ser hospitalizado
Jendartea
Masivo rechazo a la incineración en Lasarte-Oria
Jendartea
«Solo nuestra movilizacion lo parara»
Euskal Herria
«Mostrar el crecimiento de Ahotsak nos dará más fuerza para favorecer el diálogo y el encuentro»
Ekonomia
Fallece un trabajador en una obra en Donostia
Euskal Herria
La izquierda abertzale presenta su iniciativa electoral en Nafarroa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss