GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-26
Olentzeroren mitoa euskaraz ezagutzeko liburua
·«Olentzero, Ekiaren sugeldoa berpizten duen ikazkina» idatzi du Claude Labatek

Iaz frantsesez argitaratu liburuaren euskarazko bertsioa kaleratu du Elkarrek gizartearen eskaera sutsuari erantzunez. Olentzeroren ikuspegi ezberdina eskaintzen duen liburuak pertsonaia mitologikoaren jatorrietaraino eramaten gaitu. Claude Labat idazleak pertsonaiaren unibertsaltasuna erakutsi du.

BAIONA

«Harritu egin gaitu liburuak frantsesez izan duen arrakastak, eta jende askok eskatu du euskarara itzultzerik ba ote zegoen, batez ere ikastola eta eskola elebidunetako ikasleentzat», adierazi zuen Claude Labat idazleak. Olentzerori buruz ipuin asko argitaratu badira ere, ikazkinari buruzko informazio sakon askorik ez dagoela nabarmendu zuen Labatek: «Falta den zerbait da hori, beraz, liburua itzultzea erabaki genuen».

Olentzero gero eta hedatuago dagoen garai honetan, liburu honen beharra zegoela adierazi zuen idazleak: «Gero eta jende gehiagok antolatzen du Gabonetan Olentzero eta dokumentuak nahi dituzte Olentzerori buruz zehazki hitz egin ahal izateko». Izan ere, hori izan baita Labatek bere liburuarekin eskaini nahi izan duena, pertsonaiaren jatorri urruna. «Asko egin dut atzera ikerketetan, etnografia lanak ere egin ditut. Iturrira ailegatzen saiatu naiz», azaldu zuen Labatek.

Kristautasunaren aurrekoa

Ikerketa horietatik atera dena egungo kristautasunaren irudia baino haratago doa. «Normalean Olentzero kristautasunaren iragarle bezala aipatzen da, baina askoz zaharragoa den zerbait dago bere istorioan». Jatorriraino ailegatu nahi izan du idazleak. «Nik kristautasuna baino askoz atzerago egin nahi izan dut Olentzerok jende guztiari hitz egin diezaion».

Izan ere, Claude Labatek Olentzero urtaroekin lotura duen pertsonaia dela uste du: «Neguko solstizioari lotutako pertsonaia bat da, gaua luzeen den mementoan eta eguzkia gauaren gainetik pasatzen hasten denean agertzen da». Horregatik ikazkina itxaropen mezu batekin datorrela iritzi dio “Olentzero, Ekiaren sugeldoa berpizten duen ikazkina” liburuaren idazleak.

«Nire ustez, itxaropen mezu bat ekartzen du Olentzerok, eguzkia eta argia iragartzen ditu». Horri lotuta interpretazio berezia ere eskaintzen du Labatek: «Olentzero baliatu beharko genuke ez kontsumismoaren besta bat egiteko, baizik eta jende guztiari denbora hobeak iragartzeko, bereziki egoera txarrenean dauden pertsonei iragartzeko». Liburua hornitzen duten irudiak ere Labatek berak egin ditu. Liburuan idatziz egin duen bezala, Labat margolariak ikazkinari buruzko imajina berezi eta ezberdina ere eskaintzen du bere lanean. «Irudiak egiteko orain arte egina zen ikonografia guztitik urrundu nahi izan dut, gaur egun zeresana duen istorio bat dela irakurleei helarazteko», azaldu zuen liburuaren idazle eta margolariak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
De Juana, en observación tras ser hospitalizado
Jendartea
Masivo rechazo a la incineración en Lasarte-Oria
Jendartea
«Solo nuestra movilizacion lo parara»
Euskal Herria
«Mostrar el crecimiento de Ahotsak nos dará más fuerza para favorecer el diálogo y el encuentro»
Ekonomia
Fallece un trabajador en una obra en Donostia
Euskal Herria
La izquierda abertzale presenta su iniciativa electoral en Nafarroa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss