GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-26
Bakioko eraikuntza proiektua gelditzeko eskatu dute
Azkenaldian Bakioko Udalak darabilen hirigintza-plana ikusirik, bertako ezker abertzaleak eraikuntza proiektu guztiak «bertan behera» utz ditzala eskatu dio, harik eta datorren hauteskundeen ostean «herri-batzorde bat» osatu eta arazoa behar bezala aztertu arte. Udalaren eredua «jasanezina» eta «zentzugabea» dela salatu dute, gainera.

BAKIO

Bakioko Udalaren «itzelezko» hirigintza-politika «jasanezin eta zentzugabetzat» jo du bertako ezker abertzaleak, izan ere, bere esanetan, ez baititu herriaren beharrizanak kontuan hartzen, eta bilatzen duen helburu bakarra horren bultzatzaileek «gainbalio itzelak lortzea» dela salatu du.

Udalaren politika horrek, eta batez ere San Pelaio izeneko eremuan ezarri nahi duen udal golf zelaiak, zeresan ugari sortu dute azkenaldian, eta ezker abertzaleak bere jarrera argi eta garbi azaldu nahi izan zuen atzo eginiko agerpenean. Batetik, «prentsaren aldetik euskal kostaldeko herriak zikintzeko kanpaina» salatu zuten, eta bestetik, Udalaren jokabidea gogor kritikatu zuten.

Herriko lur birkalifikazioak eta arau aldaketak ezker abertzalea Udaletik at egotearekin eta Lurzoruaren Legearen etorrerarekin lotu zituzten, esan zutenez, horrek «sustatzaileen irabaziak hain handiak» ez izatea ekar baitezake. Jokabide horrek, gainera, «interes publiko eta sozialik» ez duela salatu zuten, helburu bakarra «gainbalio itzelak lortzea» baitu. Hala, «herriaren beharrizanei erantzuten dien hirigintza-politika» eskatu zuten.

Ezezko garbia golf zelaiari

Politika horren barruan, San Pelaio inguruan eraiki nahi duten golf zelaiarenak erakarri du arretarik handienetakoa. Abertzaleen arabera, Udala proiektu «minoritarioa» ari da bultzatzen, herriak «argi eta garbi» esan baitio «ezetz» golf zelaiari.

Udalak bere jarrera zerbaitetan oinarritzeko darabilen arrazoietako bat birdentsifikazioaren «desbirtuazioa» dela salatu zuten atzo, birdentsifikazioaren definizioa «lur gutxiago erabiltzea» baita ezker abertzalearen arabera, eta ez Udalak bere egin duena: «Lur guztiak erabiltzea etxebizitza kopuru handiagoa egiteko». Hori dela-eta, Udalak egin asmo dituen 1.900 etxebizitzetatik, plan estrategikoak aurrez ikusten dituen 900ak egin ditzatela eta gainerakoak «bertan behera utz ditzatela» eskatu zuten atzo azkenik, harik eta hurrengo hautes- kundeen ondoren «udal talde berriak herri-batzorde baten lan eta proposamenei jarraituz lanari ekin diezaion» arte.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
De Juana, en observación tras ser hospitalizado
Jendartea
Masivo rechazo a la incineración en Lasarte-Oria
Jendartea
«Solo nuestra movilizacion lo parara»
Euskal Herria
«Mostrar el crecimiento de Ahotsak nos dará más fuerza para favorecer el diálogo y el encuentro»
Ekonomia
Fallece un trabajador en una obra en Donostia
Euskal Herria
La izquierda abertzale presenta su iniciativa electoral en Nafarroa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss