GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-26
Euskal Herriko Hezkuntza Akordioa txalotu du EHBEk
·Gasteizen izandako koordinazio batzarrean borroka feministaz ere jardun zuten

Euskal Herriak Bere Eskolak bi hilabetean behin egiten duen Koordinazio Batzarra atzo izan zen Gasteizen. Euskal Herriko Hezkuntza Akordioa izan zuten hizpide, besteren artean, eta Genero Bortizkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna zenez, borroka feministaz ere jardun zuten.

GASTEIZ

Euskal Herriak Bere Eskolak bi hilabetean behin izan ohi duen hitzordua Gasteizen izan zen atzo. Joan den urriaren 21ean publiko egin zen Euskal Herriko Hezkuntza Akordioa izan zen bilerako gai nagusietako bat. Nazio Garapenerako Biltzarreko kide bat bertaratu zen hitzordura eta akordioaren berri eman zien zehatz-mehatz EHBEko kideei.

Lehenengo balorazioa egitean, Euskal Herriak Bere Eskolak zoriondu egin zituen «oinarrizko akordioa ahalbidetu duten guztiak». Izan ere, talde horren ustez, «Euskal Herriak behar duen eta berau izateko duen eskubidea duen Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzeko urrats atzeraezina da» akordioa.

Bestelakoak jorratzeko ere balio izan zuen atzoko biltzarrak; besteren artean, III. Nazio Mintegian orain arteko balorazioa egin zuten bertaraturikoek, datozen egunetan publiko egingo dutena. Euskal Curriculuma ere izan zuten gai-zerrendan eta horren gainean piztu beharreko dinamika soziala zehazteko baliatu zuten atzoko hitzordua.

Eskolak euskalduntzeko aldarrikapena izan zen beste gai potoloa. «Horren gaineko irakurketa berritu eta ekimen berriak hitzartu ditugu», agertu zuten EHBEko kideek. Euskal Herriko Unibertsitatearen aldeko aldarrikapena indartzeko eta zabaltzeko konpromisoa ere berretsi zuten atzoko bileran.

Sexuen arteko bereizkeria

Genero Bortizkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna zen atzo eta EHBEk ez zuen hitzordua ahaztu. «Genero indarkeria ez da arazo bakartu bat, emakumeok bizi dugun zapalkuntza egoera estrukturalaren ondorio bat baizik», nabarmendu zuen taldeak. Bide horretan, eta hezkuntza «sozializaziorako oinarrizko bitartekoa» dela oinarri hartuta, hezkuntzaren analisia egin beharra dagoela nabarmendu zuten atzoko bileran. «Hezteko bitarteko honek sexuen arteko bereizkerian zer-nolako eragina duen ikusi beharko dugu, ziur baikaude emakumeon askapen prozesuan bitartekorik garrantzitsuenetakoa dugula hezkuntza».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
De Juana, en observación tras ser hospitalizado
Jendartea
Masivo rechazo a la incineración en Lasarte-Oria
Jendartea
«Solo nuestra movilizacion lo parara»
Euskal Herria
«Mostrar el crecimiento de Ahotsak nos dará más fuerza para favorecer el diálogo y el encuentro»
Ekonomia
Fallece un trabajador en una obra en Donostia
Euskal Herria
La izquierda abertzale presenta su iniciativa electoral en Nafarroa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss