GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-26
Ikasle Abertzaleak nagusi EHUko hauteskundeetan

DONOSTIA

Joan den ostegunean, azaroaren 23an, EHUn hauteskundeak izan ziren, eta ikasleen bozen gehiengoa Ikasle Abertzaleak taldeak lortu du, nahiz eta oraindik emaitzak erabat zehazteko dauden. Hala ere, IAk gehiengo hori baieztatzeko moduan dagoela esan zuen atzo. «Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan lehenengo indarra izan da Ikasle Abertzaleak taldea, eta klaustroan gehiengo osoa erdietsi du».

Emaitza horien balorazio gazi-gozoa egin zuten, hala ere, IAkoek. «Beste urtebetez ikasleen konfiantza irabazi du IAk eta horrek badu zerikusirik fakultatez fakultate egunero egiten duen lanarekin». Hori balorazioaren parte positiboa. «Baina ikasleok ez gaude itsututa eta bereziki nabarmendu nahi dugu hauteskunde hauetara aurkeztu arren, ez dugula horien eta EHUko organo erabakitzailearen zilegitasuna onartzen», salatu zuen balorazioaren parte gazian. Izan ere, IAren ustez, «demokraziaren kontrako erakundea» da EHU, «unibertsitateko elite txiki baten esku baitago erabakitzeko ahalmena».

Ikasle Abertzaleek beren konpromisoa berretsi zuten «ikasleen eskubideen alde borrokan jarraitzeko».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
De Juana, en observación tras ser hospitalizado
Jendartea
Masivo rechazo a la incineración en Lasarte-Oria
Jendartea
«Solo nuestra movilizacion lo parara»
Euskal Herria
«Mostrar el crecimiento de Ahotsak nos dará más fuerza para favorecer el diálogo y el encuentro»
Ekonomia
Fallece un trabajador en una obra en Donostia
Euskal Herria
La izquierda abertzale presenta su iniciativa electoral en Nafarroa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss