GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-11-26
Biarritzek, erraz jokatuz, bost puntuak batu ditu
·3-7 galtzen aritu arren, zuri-gorriak erraz nagusitu ziren

BIARRITZ 42

NARBONE 14

DONOSTIA

Biarritzek jokoan zeuden puntu guztiak eskuratu zituen atzo Narbonneren aurka.Batetik, jokoan zeuden laurak, eta bestetik, lau entsegu edo gehaigo egiteagatik lortzen den puntu gehigarria.

Partidak amaieran izan zuen emaitzak dena erakusten du, eta garbi geratu da zelaian zein talde nagusitu zen. Hala ere, lehen minutuetan kanpotarrek ongi eutsi zieten zuri-gorriei, eta markagailuan aurretik ere izan ziren.

Dupuyk aurreratu zituen euskaldunak bigarren minutuan zigor bati esker, baina zazpigarrenean, kanpotarrek transformatutako entsegu bat gauzatu zuten, eta 3-7 aurretik jarri ziren kanpotarrak.

Hortik aurrera Biarritzek hartu zuen baloiaren jabetza, eta nahi zuen guztia egin zuen, batez ere bigarren zatian. Halere, atsedenera joan aurretik, zuri-gorriek bi entsegu eta transformazio bat gauzatu, eta 15-7koarekin joan ziren aldagaletara atseden hartzera.

Bigarren zatian, Biarritz Narbonneren gainetik pasatu zen. Partida erabakitzera atera ziren lapurtarrak eta joko ona eginez, nahi zuten guztia egin zuten.Hegalak ederki erabili zituzten, eta hor Bobok min dezente egin zuen. Joko horri esker, beste lau entsegu egin zituzten, eta horrekin puntu gehigarria ere lortu zuten. Atzealdean, berriz, ez zuten inolako arazorik izan, Narbonneri asko kostatzen baitzitzaion zelai erdia gainditzea, eta ez zuten inolako arazorik izan.

Dena dela, partida amaitzear zegoela euskaldunek beste entsegu bat ere jaso zuten, baina ordurako dena erabakita zegoen, eta Biarritzek partida amaitutzat ere emana zuen. Orain, jokalariek datorren ostiraleko partida prestatu nahi dute, izan ere, Baionan jokatuko baitute euskal derbia, eta hori garrantzitsua da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
De Juana, en observación tras ser hospitalizado
Jendartea
Masivo rechazo a la incineración en Lasarte-Oria
Jendartea
«Solo nuestra movilizacion lo parara»
Euskal Herria
«Mostrar el crecimiento de Ahotsak nos dará más fuerza para favorecer el diálogo y el encuentro»
Ekonomia
Fallece un trabajador en una obra en Donostia
Euskal Herria
La izquierda abertzale presenta su iniciativa electoral en Nafarroa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss