Hendaiatik kanporatu dute intereseko ezkontza leporatuta
BAIONA Atzo goizean kanporatu zuten Hendaiako atxikitze zentrotik emakume baionar batekin ezkondu nahi zuen 35 urteko marokoar bat. Egoera irregularrean zegoen gizonak hilabeteak zeramatzan bikotekidearekin bizitzen. Baionako herriko etxean ezkontzeko eskaera egin zutenean auzapezak fiskala ohartarazi zuen intereseko ezkontza izan zitekeela, eta Estatu frantsesak gizona kanporatu du.
Baiona-Garazi trenbidearen aldeko elkarretaratzea gaur
UZTARITZE.
LABek gaur arratsaldeko sei eta erdietan elkarretaratze bat eginen du Uztaritzeko Kiroleta gelaren aitzinean. AHTren inguruan zazpietan eginen duten eztabaida publikoaren aurretik, Abiadura Handiko Trenak Euskal Herriko beharrei ez diela erantzuten adieraziko du LABek, eta Baiona-Garazi linea berritu dezatela eskatuko du.
|