GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-29
Nafarroan gaindiko bidearen egituraketa salatu du Leiak
Iruñea eta Biarnoko Salis artean Nafarroan gaindiko bide bat egin nahi dute, eta horrek zuzen eragingo dituen herrietako udaletara Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak egitasmo zenbaiten mapak bidali ditu. Abenduaren 29a arte iraungo duen hitzarmen fasean bilkura publikoak antolatuko ditu Leiak botere publikoek egingo ez dituztela ikusirik.

BAIONA

Pirinio Atlantikoetako presidente Jean-Jacques Lasserrek 2x2 autobidearen egitasmoa alde batera uzten zuela eta egitasmo berria existitzen den bidea egokitzea izanen zela esan zuelarik, gizartea lasaitzeko eta bidearen kontrako mobilizazioak gelditzeko egin zuela uste dute Leiako kideek. Hasia den egitasmoaren bigarren fasea Gabonetako garaian eta epe oso laburrean ezarria izan dela ikusirik, Leiak mobilizazioak eta bilkura publikoak antolatuko ditu berehala.

Nafarroan gaindiko errepidearen egitasmoa dagoen bidea egokitzea baino askoz gehiago dela aditzera emateko ondoko datuak jakinarazi zituzten Leiako kideek. Nafarroa Beheretik pasatzen diren 42 kilometroen bi herenak hiru errail izango ditu. Eta bi errail bakarrik dauden zatietan ere bidearen zabalera asko handituko da. Kontseilu Nagusiak egitasmoaren berri eman zuenean, bidearen %60 egokitu eta beste %40 guztiz berrituko zutela adierazi zuen. Herriko etxeetara igorri duten informazioa eskuetan, Leiak adierazi zuen gutxienez erdia guztiz berrituko dutela eta aukerarik txarrenean bidearen %40 eraberrituko dutela eta beste %60 ibilbide berria izango dela.

Ipar Euskal Herriko udaletara igorri duten mapa eta informazioan aurkeztuak diren lau tarteetan ibilbide ezberdinak proposatzen dira, hurrengo faseetan horietariko bat aukeratzeko. Ibilbide horiei buruz Leiak nabarmendu zuen Nafarroa Behereko ekonomiaren oinarri diren laborantzari eta turismoari min handia egingo diela. Laborantza lur on asko baliogabetzen dituelako, alde batetik. Eta, beste alde batetik, ibilgailuen kopurua izugarri handitzea ekarriko duelako eta bereziki kamioiena modu esponentzialean handitzea.

Hiru hitzordu finkatu ditu Leiak bilkura publikoetarako. Lehendabizikoa Lasan izango da abenduaren 8an, arratseko zortzi eta erdietan, Etxoina tabernan. Bigarrena Izpuran izango da Faustin Bentaberri gelan, abenduaren 11n, ordu berean. Hirugarrena Larzabaleko gelan izanen da abenduaren hiruan, hori ere arratseko zortzi eta erdietan.



Una magna obra de 1.200 millones de euros

IRUÑEA

El consejero de Obras Públicas, Transportes y Comunicaciones del Gobierno de Nafarroa, Alvaro Miranda, presentó ayer el inicio de la tramitación oficial de este proyecto de conexión viaria transpirenaica, cuyas obras tendrán un coste estimado de 1.200 millones de euros. De ellos, 650 corresponden pagar al Gobierno de Nafarroa y el resto a Pirineos Atlánticos, si bien habrá ayudas europeas.

El inicio de esta magna obra de 120 kilómetros entre Iruñea y Salies de Bearn está previsto para finales de 2007.

El consejero informó de que, tras estudiar los posibles trazados, se someterá a la consideración de los agentes implicados, cuyas opiniones serán incorporadas al estudio informativo. Luego se aprobará la Declaración de Impacto Ambiental y el Proyecto Sectorial de Incidencia Supramunicipal, que serán sometidos a información pública durante diez meses, tras la que se decidirá el trazado definitivo.

En Nafarroa el proyecto se divide en dos tramos: Iruñea-Erro y Erro-Ibañeta-Luzaide. Para el primero hay tres posibles corredores, y el segundo tiene un solo corredor.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
Iberdrola ve más fácil su fusión con Unión Fenosa tras la compra de Scottish Power
Euskal Herria
«¿Piensa el PSOE en la solución haciendo menos aún que el PP?»
Euskal Herria
Gor eta mutu presoen egoeraren inguruan
Mundua
La Habana se prepara para el homenaje
Kirolak
«Analizamos la realidad desde lo que deseamos y no desde lo que somos»
Mundua
El Parlamento de Canadá reconoce que los quebequois son una nación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss